Asteazken honetan, urtarrilak 31, Bilboko Gorputz Kontsularrak (BGK), Bilbon (Bizkaia) finkatutako kontsulek ordezkatuta, Espainia iparraldeko barrutia hartuta, erakundearen mendeurrena ospatzeko 2024an zehar antolatu duen ekintzen programa aurkeztu du.

Ekitaldia Bilboko Merkataritzako Ganberan garatu da, eta bertan izan dira Bizkaiko enpresetako eta gizarteko agintari zein ordezkariak.

Maria Jesus Cava Mesaren agerraldiak (katedraduna Deustuko Unibertsitatean, eta aditua Nazioarteko Harremanen Historian eta Bilboko udalerriaren Historian), ehun urte horietan zehar erakundearen ibilbidean garrantzitsu eta iradokigarriena izan dena laburbildu du.

Bilboko, Bizkaiko, Gorputz Kontsularra (BGK) 1924ko urriaren 29an sortu zen. Gaur egun, 37 Kontsul Nagusi, Kontsul eta Ohorezko Kontsul hartzen ditu, 36 herrialde ordezkatuz.

Bere agerraldian zehar, Maria Jesus Cava Mesak nabarmendu duenez “26 kontsulatuk bere eraketa erabaki zutenetik -1924ko urriaren 8ko aktan erregistratuta eta urte bereko urriaren 29koan formalizatuta geratu bezala- erakundeak hainbat etapa igaro ditu. Horietako zenbait bere zerbitzu-ideiaren oso adierazgarri. Gorputz kontsularrak derrigorrez betetzeko erreferentzia, gaurdaino”.

Bere historian zehar, zeregin hirukoitza bete du, kolonia egoiliar edo ibiltariari premia kontsular ezberdinen arabera behar duen arreta ematea; esleitutako jurisdikzioaren barneko instituzio publiko zein pribatuen aurrean Estatu bakoitza ordezkatzea; eta Kontsulatu bakoitzaren eragin-eremuan barnean ekimen ekonomiko, kultural eta sozialak sustatzea oinarritzat hartuta.

BGK-aren misioa, sortu zenetik, lotutako kontsultatu ezberdinen arteko laguntasun eta lankidetzako harremanak sortzea izan da, Euskadiko estamentu sozial, ekonomiko eta politikoen eta BGK-ko kideen artean akordioak ahalbidetu, nahiz kultura, ekonomia eta harremanak sustatzearekin batera.

Bilbo – Bizkaiko Gorputz Kontsularrak (BGK) zortzi kontsulez osatutako Batzordea du, eta Dekanatua Kontsul Nagusi zaharrenari dagokio. Idazkaritza Nagusia Kontsulen Batzar Nagusiak lau urtean behin hautatutako Ohorezko Kontsul batek baitaratzen du.

BGK-aren urteurrenaren ospakizuna Kontsulek burutzen duten lana, jardun horren hartzaile den gizartean ezagutarazteko asmoz sortu zen. BGK-k Bilbo – Bizkaiko klas diplomatikoa hartzen du barne, eta bera da agente ikusgaia.

Horren efemeride esanguratsua ospatze aldera (etengabeko jardunean igarotako mendea), BGK-ko Batzar Nagusiak hainbat ekintza eta ekitaldi antolatu eta garatzea adostu du, besteak beste, izaera ekonomiko, kultur, literario, gastronomiko eta teknologikoa dutenak.

Jardueren programa 2024ko urriaren 29an amaituko da, Galazko Harrera diplomatiko batekin. Bertan izango dira maila nazional zein nazioarteko instituzio gailenak, eta baita Bilbo – Bizkaiko Gorputz Kontsularreko eragin-eremuko erakunde eta enpresa garrantzitsuenak ere. Ekitaldi horretarako hautatutako datak, hain zuzen, Bilbo – Bizkaiko Gorputz Kontsularraren eraketa-akta sinatu zen eguna oroitzen du, 1924ko urriaren 29a.

Bilboko Udaleko jarduneko alkatea, Amaia Arregi; Bizkaiko Ekonomia Sustapeneko Diputatua, Ainara Basurko; eta Euskadiko Gobernuko Ordezkaria, Denis Itxaso; kontsularen zereginen beren babes eta lankidetza etengabea agertu duten beste agintari batzuekin batera.

Mendeurreneko ekintzen programak Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren, Bilboko Merkataritzako Ganberaren, Petronorren eta Energiaren Euskal Erakundearen babesa du.

Bilboko Gorputz Kontsularraren mendeurreneko (1924-2024) ekintzen programa

2024ko Urtarrilak 31. Mendeurreneko programaren aurkezpena
Bilboko Gorputz Kontsularraren Historia

2024ko Otsailak 27. Literatura
“La literatura como espejo del mundo” (literatura munduko ispilu gisa) literatura-solasaldiak.

2024ko Otsailak 24-25. Nazioarteko zinema
Mendeurreneko Zine Proiekzioak. BGK-an ordezkatutako herrialdeetako film eta zuzendariak.

2024ko Martxoa-apirila. Nazioarteko zinema
Mendeurreneko Zine Proiekzioak. BGK-an ordezkatutako herrialdeetako film eta zuzendariak.

2024ko Martxoa-apirila/maiatza. Munduko gastronomia/sukaldaritza
Nazioarteko kultura eta gastronomiaren lau jardunaldiren ospakizuna.

2024ko Apirila. Diplomazia eta esperiantzia kontsularrak
Aurkezpena El Sitio gunean.

2024ko Maiatzak 10-11-12. Turismoa
Expo-oporrak 2024. Presentzia, BGK-ren herrialdeetako Stand partekatu batekin.

2024ko Ekainak 6. Zientzia eta teknologia
Adimen Artifizialaren Teknologia eta Aplikazioak. Lehiakortasunaren eta Enpleguaren gaineko eraginak nazioarte mailan, BGK-k ordezkatutako herrialdeetan.

2024ko Irailak 24. Globalizazioa eta energia
Energiaren eta globalizazioaren etorkizunari buruzko eztabaida-jardunaldia.

2024ko Ekainak 26. Berrikuntza/nazioartekotzea
Bizkaia eta Euskadiko erakundeen enpresa-garapenerako gakoei buruzko eztabaidajardunaldia.

2024ko Urria. BGK-aren historiari buruzko konferetntzia-zikloa
100 urtez diplomazian Bilbo/Bizkaian 1924/2024.

2024ko Urria. Diplomazia ekonomikoari buruzko konferentzia-zikloa
Ekonomia globalak 100 urte.

2024ko Urriak 29. Mendeurren-galaren harrera diplomatikoa
Bilboko Guggenheim Museoa.