MERKATARITZA

RETAILERAKO INFORMAZIO- ETA AHOLKULARITZA-ZERBITZU ESPEZIALIZATUAK

CÁMARABILBAOn ahalik eta konpromiso handiena dugu Bizkaiko enpresa-sarearekin. Horregatik, zure merkataritza-enpresaren egunerokoan lagundu nahi dizugu.

Zure negoziorako azken joeretara bideratzen zaitugu, zure saltokiko laguntza- eta hobekuntza-zerbitzuak eskaintzen dizkizugu, kudeaketari, administrazioari, erakusleihoei eta abarri buruzko prestakuntza eskaintzen dizugu, zure negozioari ahalik eta etekinik handiena ateratzen laguntzeko helburuarekin.

ZERBITZUAK

CÁMARABILBAOn zure negozioa ezartzeko eta hazteko lana erraztu nahi dugu. Gaian adituak diren profesionalek lagunduko dizute zure negozioaren faseetan. Horretarako, tresna ugari ditugu zure saltokiaren eskura:

  • Merkataritzako Bulego Teknikoek honako hauek hartzen dituzte:
    • Aholkularitza eta kontsultak ebaztea saltoki berriei eta/edo dagoeneko ezarrita daudenei.
    • Sektorearen inguruko laguntzei, diru-laguntzei eta legeriari buruzko aholkularitza.
    • Berrikuntzarekin, kalitatearekin, ekintzailetzarekin eta teknologia berriekin lotutako prozesuak sustatzea.
    • Formakuntza.
    • Merkataritza-sektorearen profesionalizazioa.
    • Lankidetza horizontaleko prozesuak bultzatzea (hiri-inguruneetan).
    • Lankidetza bertikaleko prozesuak bultzatzea (banaketa-katean).
    • Ekonomia jasangarriarekin lotutako estrategiak garatzen laguntzea.
    • Hirugarren sektoreko estrategiak bultzatzea udalerrian eta/edo eskualdean.
  • Diagnostiko pertsonalizatuak.
  • Prestakuntza-jardunaldiak eta -tailerrak.
  • Sektoreko joeren jarraipen zehatza Enfokamer Euskadiko Merkataritzaren Behatokiaren bidez.
  • Programa espezializatuak: Retaileko Euskal Eskola eta Berriz Enpresa.
  • Cámararetail, merkataritzarekin eta zerbitzuekin lotutako gaurkotasunaren berri izateko buletin espezializatua: prestakuntza-jarduerak, laguntzak, araudi aplikagarria edo zure negozioarentzat interesgarria den beste edozein eduki.

HITZ EGINGO DUGU?

Zuzenean dei gaitzakezu, edo, bestela, kontsulta zehatz bat egin, harremanetarako orriaren bidez.

944 70 65 00

Kontaktatu

NABARMENTZEN DUGU

MERKATARITZA BERRIKUNTZAKO DIAGNOSTIKOAK

Txikizkako merkataritzaren lehiakortasuna hobetzen du diagnostiko pertsonalizatuaren bidez

Gehiago jakin

FORMAKUNTZA

Retailen sektorearentzat interesgarriak diren jardunaldiak eta tailerrak

Gehiago jakin

ENFOKAMER

EUSKADIKO MERKATARITZAREN BEHATOKIA

Sektorearen jarraipena eta joerak

Gehiago jakin

RETAIL EUSKAL ESKOLA

Plataforma aitzindaria eta berritzailea merkataritza-sektorearen prestakuntzan eta espezializazioan.

Gehiago jakin

BERRIZ ENPRESA

Sektore estrategikoen enpresa-jarraitutasuna errazten dugu

Gehiago jakin

EUS-COMMERCE PROGRAMA

Txikizkako merkataritzaren eraldaketa digitala.

Gehiago jakin

EKITALDIAK

EUSKAL MERKATARITZAKO SARIAK

RETAIL DIGITAL SARIAK

EUSKAL MERKATARITZAREN TOPAKETA

Gehiago jakin

MERKATARITZA-JOEREN MISIOA

Nazioarteko prospekzio-misioak abangoardiako hirietara

Gehiago jakin

LAGUNTZAK ETA DIRU-LAGUNTZAK

Zure proiektua bultzatu.

Gehiago jakin

ARAUDIA

Saltokiei eta ostalaritzari buruz indarrean dagoen legeria biltzea

Gehiago jakin

MERKATARITZAKO BULEGO TEKNIKOA

Zure sektoreari lotutako jarduerak eraginkortasunez egiteko behar duzun guztiari buruzko aholkularitza ematen dizugu.

Gehiago jakin

WEBINARRAK ETA TAILERRAK

CÁMARABILBAOn nazioarteko merkataritza sustatzen jarraitzen dugu, zuretzat eta zure enpresarentzat interesgarriak diren tailerrak, webinarrak eta ekitaldiak proposatuz.

Ikusi agenda

CÁMARARETAIL NEWSLETTERRA

Zure establezimenduari buruzko azken berriak, gaurkotasuna, laguntzak eta prestakuntza.

Jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak erabiliko ditugula zure eskaera ezapidetzeko eta intereseko merkataritza-komunikazioen bidalketa kudeatzeko. Cámarabilbaok 10 urtez gordeko ditu datu horiek, baja eskatzen ez duen bitartean. Eskatutako zerbitzuekin zerikusia duten erakunde laguntzaileei laga ahal izango zaizkie. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, mugatzeko, ezabatzeko, transferitzeko eta aurka egiteko eskubideak erabiltzeko: lopd@camarabilbao.com. Erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan.