ENPRESA SOLUZIOAK
Laguntza espezifikoa ematen dizugu zerbitzu pertsonalizatuekin
CÁMARABILBAOREN ENPRESA-SOLUZIOAK
CÁMARABILBAOk esperientzia handia du enpresetan, 130 urte baino gehiago baitaramatza Bizkaiko enpresen zerbitzura.
ZUREKIN JOAN NAHI DUGU!
Pilatutako esperientziaren ondorioz, CÁMARABILBAOk balio handiko zerbitzu sorta bat garatu du, Bizkaiko enpresen erronkei eta beharrei aurre egiteko diseinatuak, batez ere ETEei dagokienez.
Esperientzia hori hainbat arlotan gauzatzen da, hala nola formakuntzan, nazioarteko merkataritzan, berrikuntzan, familia-enpresan, ekintzailetzan, txikizkako merkataritzan eta zerbitzu zehatzetan, hala nola:
- Ekosistema digitalen bidez merkataritza-aukerak bilatzea
- Nazioartekotzeko prozesuetan laguntzea
- Azelerazio komertziala
- Enpresa-estrategia
ENPRESA SOLUZIOAK
MERKATARITZA-AUKERA DIGITALAK
Posible al da merkatuak irekitzea eta balizko bezeroak ekosistema digitalen bidez lokalizatzea?
360 INDUSTRIA MARKETIN ZERBITZUA
Zure merkataritza-taldea eta industria-enpresen marketin-taldea digitalizatzeko zerbitzu integrala.
NAZIOARTEKOTZEKO ZERBITZU AURRERATUAK
CÁMARABILBAO da enpresen nazioartekotzeari laguntzen 50 urtetik gorako esperientzia duen Bizkaiko erakunde bakarra.
LAGUNTZA TEKNOLOGIKOKO ZERBITZUA
Enpresa-kudeaketako prozesuen digitalizazioa bizkortzen ari da, koronabirusaren pandemiaren agerpenaren ondorioz.
FAMILIA ENPRESA
Bizkaia osoko familia-enpresen antolamendua, egitura eta merkataritza hobetzeko konpromiso sendoa dugu.
GATAZKA KONPONKETA
Bitartekaritza, arbitraje eta peritatze-zerbitzuak eskaintzen ditugu, bide judizialik ireki beharrik gabe behin betiko konponbidea emateko.