About Cámarabilbao

This author has not yet filled in any details.
So far Cámarabilbao has created 657 blog entries.

Atzerrian praktikak egiteko Global Training 2023 programaren bekak eskatzeko deialdia zabalik

Zabalik dago Global Training 2023 bekak eskatzeko deialdia! Global Training nazioarteko mugikortasun-programako beketako bat eskuratu dezakezu. Programa honek aukera ematen dizu 6 eta 12 hilabete bitarteko epean lanbide-prestakuntza jasotzeko, zure unibertsitate-prestakuntzarako egokiak diren atzerriko erakundeetan edo enpresetan ordaindutako praktikak eginez. Basque Trade & Investment (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia), SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako [...]

2023-07-20T14:38:21+02:0021 July, 2023|Heziketa|

Maila teknologiko handiko produktuen Bizkaiko esportazioak % 10,8 igo ziren 2022an

Berrikuntzaren eta teknologiaren aldeko apustua gaurkotasunekoa den une honetan, kanpoko merkatuetan industria-portaera aztertzeko alderdi interesgarri bat osagai teknologikoa da, bai esportatutako produktuena, bai inportatutakoena. Alde horretatik, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Merkataritza Ganberak, barrixe - Berrikuntzaren Behatokiaren bidez eta Eustaten datuetan oinarrituta, produktuen maila teknologikoaren arabera egindako Kanpo Merkataritzari buruzko Txostenak adierazten du kanpoko merkatu [...]

2023-07-19T10:33:08+02:0019 July, 2023|Enpresa, Ikasketak|

Bizkaiak trantsizio digitala eta berdea bultzatu du, enpresei proiektu berritzaileetarako dirulaguntzak emanez

Bizkaiko Ekonomia Sustatzeko Sailak Trantsizio Digital eta Berdea Programa abiarazi du, lurraldeko enpresetan digitalizazioa eta ingurumen-iraunkortasuna sustatzeko. Programa honek finantza-laguntza ematen du, oinarrizko digitalizazioko, digitalizazio aurreratuko, ingurumen-berrikuntzako eta ekonomia zirkularreko proiektuetarako dirulaguntzen bidez. Programak teknologia digitalen eta praktika iraunkorren erabilera sustatu nahi du, enpresen lehiakortasuna eta erresilientzia bultzatuz etengabe eboluzionatzen ari den ingurune ekonomiko batean. [...]

2023-07-19T12:13:14+02:0030 June, 2023|Jasangarritasuna, Laguntzak|

Arku Atlantikoko Merkataritza Ganberek hausnarketa- eta lankidetza-foro bat sortu dute Arku Atlantikoko eskualdeen erronkei aurre egiteko

Portugalgo Iparraldeko, Galiziako, Asturiasko, Kantabriako, Burgosko, Nafarroako, Euskadiko eta Akitania Berriko Merkataritza Ganberek Arku Atlantikoko Merkataritza Ganberen Adierazpena sinatu dute Bilboko Ganberaren egoitzan, Arku Atlantikoa osatzen duten eskualdeek dituzten ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-erronketan elkarrekin lan egiten laguntzen duten ganbera arteko eta erakunde arteko lankidetza-mekanismoak indartzeko. Arku Atlantikoko eskualdeen lehiakortasuna hobetzeko erronka eta aukera nagusiei [...]

2023-06-21T13:57:58+02:0021 June, 2023|Korporatiboa|

Ehun langile baino gutxiagoko Bizkaiko enpresen % 41,6k ekimen berritzaileak jarri zituen abian 2022an

Bizkaiko enpresen % 41,6k aitortzen du 2022an berrikuntza-jardueraren bat egin duela. Horixe erakusten du Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Merkataritza Ganberak, barrixe - Berrikuntza Behatokiaren bitartez, Bizkaiko konpainien berrikuntza-jarduera aztertzeko egindako Norabidea 2023* txostenak. Halaber, txostenak dio enpresa horien % 51,0k aitortzen duela azken lau urteetan jarduera berritzaileren bat egin duela, etengabe edo aldizka. Eta [...]

2023-06-02T09:05:03+02:002 June, 2023|Berrikuntza|

Kontsumoko euskal lege berriak kontsumitzaileen eskubideak indartzen ditu eta kontsumo arduratsua sustatzen du

Eusko Legebiltzarrak Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren Lege berria onartu du, Euskal Autonomia Erkidegoko kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak indartzeko. Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak aurkeztu zuen legea, eta haren helburua da gizartearen eta arauen agertoki berrira egokitzea, kontsumo-ohituren aldaketak, Estatuko eta Europako lege-aldaketak eta Kontsumobide indartzea sortu eta 11 urtera. Javier Hurtado sailburuak adierazi [...]

2023-07-19T12:05:14+02:0028 April, 2023|Jasangarritasuna, Retail|

Mikel Bizarrek Down-en Sindromea eta Autismoa duten pertsonen lanean txertatzea eta gizarteratzea ikusarazteko proiektu berria aurkeztu du

Down-en Sindromea eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduaz kontzientziatzeko, haiek normalizatzeko eta ikusarazteko, eta haien lanean txertatzea eta gizarteratzea bultzatzeko, Mikel Bizarrek ‘Esa maravillosa niebla’ (Laino zoragarri hori) proiektuaren bigarren zatia eta "Se pierda el miedo" (Beldurra galdu) abestiaren bideoklipa aurkeztu ditu. Bilboko Merkataritza Ganberan ezagutzera eman den bideoak Euskadiko Down Sindrome Fundazioaren, Bilboko Portuko Agintaritzaren eta [...]

2023-03-16T17:38:44+01:0016 March, 2023|Korporatiboa|

Bizkaiko hamar enpresatik zazpik beren negozioa garatzeko aukera ikusten dute digitalizazioan

Bizkaiko enpresen digitalizazio-graduetan eta -faseetan sakontzeko, lortutako onurak identifikatzeko, haien gaitasunak eta jarrerak zehazteko, behar dituzten laguntzak eta etorkizunean digitalizazioan egingo den inbertsioa ezagutzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Merkataritza Ganberak, barrixe – Bizkaiko Berrikuntza Behatokiaren bidez, ‘Bizkaiko Enpresen Eraldaketa Digitala 2022an’ izeneko azterketa berria aurkeztu dute. Azterketa horri esker, enpresak kuantifikatu eta tipifikatu ahal [...]

2023-03-09T12:58:29+01:009 March, 2023|Enpresa, Ikasketak|

Bilboko Ganberak bere Batzorde Betearazlea aurkeztu dio Bizkaiko Foru Aldundiari, eta elkarrekin aztertu dituzte Bizkaiko ikuspegi ekonomikoak

Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Elixabete Etxanobe Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Foru Diputatuarekin batera, José Ignacio Zudaire Bilboko Merkataritza Ganberako presidentea eta erakundearen batzorde betearazle berria hartu ditu gaur Foru Jauregian. Bi erakundeetako ordezkari gorenen arteko bilera baliagarria izan da aurtengo aurreikuspen ekonomikoei eta hainbat enpresa-sektoreri, hala nola merkataritzari, industriari, zerbitzuei edo turismoari, buruzko [...]

2023-02-17T14:08:35+01:0017 February, 2023|Korporatiboa|

2023ko Familia Enpresa zikloak 15 jardunaldi, tailer eta hitzaldi izango ditu guztira

Guztira 15 jarduera izango dira 2023ko jardunaldien zikloa osatuko dutenak, Cámarabilbaok, CEBEKek eta Euskal Herriko Unibertsitateko Familia Enpresen Katedrak, Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzarekin, familia-enpresentzat. Jardueren egutegia otsailaren 7an hasi zen, UPV/EHUk antolatutako lehenengo hitzaldiarekin, eta 2023. urte osoan zehar luzatuko da ekimena bultzatzen duten hiru erakundeen egoitzetan. Guztira zazpi jardunaldi, tailer bat eta zazpi hitzaldi [...]

2023-02-17T10:09:44+01:0015 February, 2023|Familia enpresa|
Go to Top