Zabalik dago Global Training 2023 bekak eskatzeko deialdia! Global Training nazioarteko mugikortasun-programako beketako bat eskuratu dezakezu. Programa honek aukera ematen dizu 6 eta 12 hilabete bitarteko epean lanbide-prestakuntza jasotzeko, zure unibertsitate-prestakuntzarako egokiak diren atzerriko erakundeetan edo enpresetan ordaindutako praktikak eginez.

Basque Trade & Investment (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia), SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Global Training beken programa euskal gazteei zuzenduta dago. Helburua da gazteen nazioarteko mugikortasuna sustatzea eta haien prestakuntza tutoretza-programa batekin osatzea, etorkizun oparoa eskainiz.

Bestalde, enpresei aukera ematen die unibertsitate-ikasketak, hizkuntzen ezagutza eta Espainiako eta Europako merkatuaren ezagutza dituzten gazteak sartzeko, 6 eta 12 hilabete bitartean.

30 urte baino gutxiago badituzu, zure aukera da

Global Training beken programak unibertsitateko prestakuntza eta hizkuntza-ezagutza duten 30 urtetik beherako gazteak bilatzen ditu, gutxienez 6 hilabetez atzerrian praktikak egiteko. Hautagaiek baldintza batzuk bete behar dituzte:

  • Unibertsitate-gradua amaituta izatea.
  • 2023ko urtarrilaren 1ean 30 urte beteta ez izatea.
  • Praktikak egingo diren enpresak edo erakundeak eskatzen duen profilera egokitzea.
  • Administrazio-egoitza Euskadin izatea, eskabideak aurkezteko epea ireki aurreko 12 hilabetetik gorako antzinatasunarekin, edo ondoz ondoko 5 urtekoa aurreko azken 10 urteetan.
  • B2 ingeles-maila ziurtatua. 4 urtetik beherako antzinatasuna duen egiaztagiririk izan ezean, maila-proba egin beharko da.

Bekadunek 1.635 €-ko zuzkidura gordina jasoko dute hilean 6 hilabetez. Zuzkidura gordin horretatik dagozkion atxikipenak kenduko dira, PFEZaren eta Gizarte Segurantzaren arauetan ezarritakoaren arabera. Gaixotasuneko, erantzukizun zibileko, istripuetako eta bidaietako laguntzako arriskuak estaltzeko aseguru-polizaren kostua Euskoganberak erakundeak hartuko du bere gain.

Ez itxaron gehiago Global Training beka bat eskuratzeko. Eskatu orain zure beka eta prestatu zure praktikak atzerrian egiteko! Eskaerak egiteko epea 2023ko irailaren 22ra arte egongo da zabalik. Global Training 2023 beken baldintza, betekizun, egutegi eta informazio guztia kontsulta dezakezu.