Home/Merkataritza eta turismoa/Turismoa/Laguntzak eta diru-laguntzak/Turismo-enpresen ekintzailetzarako eta lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak

TURISMO-ENPRESEN EKINTZAILETZARAKO ETA LEHIAKORTASUNAREN HOBEKUNTZARAKO LAGUNTZAK – EMET 2021

Eusko Jaurlaritzak laguntza horiek ematen ditu Euskadin turismo-negozio berriak sortzen laguntzeko, bai eta turismo-jarduera egokitu, berreskuratu eta berrabiarazteko ere, Covid-19k sortutako krisi ekonomiko eta sanitarioaren testuinguruan.

TURISMO-ENPRESEN EKINTZAILETZARAKO ETA LEHIAKORTASUNAREN HOBEKUNTZARAKO LAGUNTZAK – EMET 2021

Epea zabalik 2021eko ekainaren 11ra arte.

Eskabidea telematikoki aurkeztu behar da esteka honetan.

ONURADUNAK

Pertsona fisiko eta juridikoak, bai eta ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak ere, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan turismo-jardueran aritzeko legez eska daitezkeen baldintzak betetzen badituzte, eta tipologia hauetako batean sartzen badira:

  • Ostatu-enpresa turistikoak.
  • Bitartekaritzako turismo-enpresak.
  • Jatetxe-arloko enpresak.
  • Turismo-garraioko enpresak.
  • Turismo aktiboko enpresak.
  • Kongresuak antolatzen dituzten enpresa profesionalak.
  • Turismo-gidak.
  • Autokarabanentzako harrera-eremu bereziak.

1. LERROA: EKINTZAILETZARAKO LAGUNTZAK TURISMO-NEGOZIO BERRIAK SORTZEKO

Laguntza eskatzen duten turismo-negozioaren jardueran aritzeko REATEn edo IAEn titular gisa alta emanda dauden pertsonek eskuratu ahal izango dute lerro hau, 2019ko urtarrilaren 1aren ondoren eta 2021eko abenduaren 31 baino lehen.

DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN GASTUAK

  • Eraketa-gastuak: erregistroa, notaritza, proiektu teknikoak.
  • Laguntzaren xede den turismo-jarduera garatzen den negozio-lokalaren errentamendua.
  • Abiarazte-gastuak.
  • Turismo-negozioa sortzeko, abian jartzeko eta hazteko beharrezkoak diren aktibo finkoetako inbertsioak:
    • Instalazioak egokitzeko obrak.
    • Altzariak eta ekipamendua erostea.
    • Ekipamendu informatikoa eskuratzea eta soluzio teknologikoak ezartzea.
    • Garraio-elementuak erostea, enpresakoak izan ezik, betiere diruz lagundutako jarduera horietan garatzen bada edo horiek garatzeko ezinbestekoak badira.

LAGUNTZEN ZENBATEKOA

  • Onartutako gutxieneko gastua: 10.000 euro.
  • Gehieneko diru-laguntza: 18.000 €arte diruz lagun daitekeen gastuaren % 40.

2. LERROA: TURISMO-ENPRESEN LEHIAKORTASUNA HOBETZEA COVID-19 PANDEMIAREN TESTUINGURUAN

Lerro honen helburua da turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea, honako hauen bidez: berrikuntza teknologikoari laguntzea, turismo-eskaintza hobetzea eta optimizatzea, eta turismo-eskaintza hori turismo seguru, jasangarri, arduratsu eta irisgarri baterantz egokitzea.

DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN GASTUAK

  • Turismo-enpresen eta -zerbitzuen berrikuntza, soluzio teknologikoen bidez:
    • Enpresen digitalizazioan aurrera egiteko irtenbide teknologikoak ezartzea.
    • Berrikuntza sustatzea negozio-prozesuetan eta I+G+Bko jardueren garapenean.
    • Kudeaketa adimenduneko sistemak (domotika) eta beste teknologia batzuk txertatzea, birus eta bakterio patogenoak saihesteko eta establezimenduaren segurtasuna areagotzeko.
    • Turismo-ostatuko establezimenduen haririk gabeko konektibitatea hobetzea.
  • Enpresen turismo-eskaintza hobetzea eta optimizatzea:
    • Zerbitzu eta/edo produktu turistiko berriak sortzea.
    • Jatetxe-arloko edo turismo-ostatuko establezimenduetan obrak egitea eta ekipamendua eskuratzea.
    • Atal hau eskuratzeko aukera izango dute hobetu nahi den negozioan edo establezimenduan turismo-jardueran 2019. urtea baino lehen etengabe aritu direla egiaztatzen duten enpresek.
  • Eskaintza turismo seguru, jasangarri, arduratsu eta irisgarri baterantz egokitzea:
    • Turismo-jarduerak ingurunean duen eragina murrizteko inbertsioak.
    • Irisgarritasuna errazteko berariaz garatutako teknologiak txertatzea.
    • Turismo-jarduera neurrietara egokitzeko beharrezkoak diren aktibo finkoetako inbertsioak.

LAGUNTZEN ZENBATEKOA

  • Onartutako gutxieneko gastua: 10.000 euro.
  • Diruz lagun daitekeen gastuaren % 30eko gehieneko diru-laguntza, 15.000 €-raino.

BETEKIZUN KOMUNAK

  • Laguntzaren xede diren inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoan kokatu beharko dira.
  • Bi lerroak baztertzaileak dira.
  • Eskaera bakarra onartuko da pertsona bakoitzeko (fisikoa edo juridikoa), eta negozio edo turismo-establezimendu bakarrekoa izan beharko du.
  • Karabanentzako ostatu- eta bitartekaritza-enpresa turistikoen eta harrera-eremu berezien kasuan, laguntza eskatzen duen pertsonak jarduera egiten egon beharko du eskatzen duen establezimendu edo negozio turistikoan, eta Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan (REATE) inskribatuta egon beharko du, haren titular gisa.
  • Gainerako enpresa-motei dagokienez, turismo-negozioaren titularrak alta efektiboa emanda egon beharko du Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (IAE) dagokion epigrafean.

LAGUNTZA-PROGRAMARI BURUZ INDARREAN DAGOEN ARAUDIA