Euskal Merkataritza Ganberen Osoko Bilkurarako hauteskundeak 2022

Astelehenean, irailaren 5ean, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Sailburuordearen 2022ko abuztuaren 19ko Ebazpena argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Bertan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberetako gobernu organoak berritzeko hauteskundeak deitu dira. Korporazio horietako osoko bilkuretako kideak aukeratzeko botazioak 2022ko urriaren 20an egingo dira. Hauteskunde horietan parte hartzera deituak daude Euskal Autonomia Erkidegoko enpresak, denak [...]