Bilboko Ganberaren osoko bilkura berria azaroaren 19an eratuko da, hauteskundeak egin ondoren
Aukeratutako 40 batzordekideekin, Ganberaren Osoko Bilkura osatuko da borondatezko ekarpenak izendatutako hamabiekin eta Cebek-ek proposatutako zortziekin.

Cámarabilbao
Joan den urriaren 27an eta normaltasun osoz, 60 kide dituen eta azaroaren 19an eratuko den Korporazioaren Osoko Bilkura berria eratzeko hauteskunde-jardunaldia egin zen Bilboko Ganberan. Bilera horretan, hautatutako kideek bere artean presidentea eta Batzorde Betearazleko beste hamaika karguak hautatuko dituzte.
9:00etatik 20:00etara egindako hauteskunde egunean, Osoko Bilkuran bost postu betetzeko enpresa guztietako bost Talde eta Kategoriatan sufragio bidez aukeratzen diren batzordekideen taldea bozkatu zen; izan ere, 45 hautagai zeuden A Taldeko 40 kiderentzat.
Bozketetan enpresa hauek aukeratu dira, eta emaitza gaur, azaroaren 4an, egiaztatu baitu Hauteskunde Batzordeak.
- Industria: 6. Taldea “Makineria ez-elektrikoaren eta ekipo mekanikoaren eraikuntza” – Kategoria bakarra: Aluminios Eibar, S.L.
- Industria: 9. Taldea “Eraikuntza eta eraikuntzarako jarduera osagarriak eta eraikuntzarako materialak” – 2. Kategoria: E Siete Interiorismo y Decoración, S.L.
- Industria: 10. Taldea “Zura eta industriako hainbat jarduera” – Kategoria bakarra: Aranzazu Rouco Porras – María Carmen Azpeitia Merino, C.B.
- Merkataritza eta ostalaritza: 2. Taldea “Ehungintza eta jantzigintza, oinetakoak, larrugintza eta larrukigintza” – Kategoria bakarra: Laura del Mar Zorrilla Fernández.
- Merkataritza eta ostalaritza: 4. Taldea “Altzariak oro har, liburu-dendak, paper-dendak eta burdindegiak, etxerako aparatuak eta tresnak”- Kategoria bakarra: Diseño Interiorismo Informática Oficinas, S.A.
Aukeratutako 40 batzordekideekin, Ganberaren Osoko Bilkura osatuko da borondatezko ekarpenak izendatutako hamabiekin eta Cebek-ek proposatutako zortziekin.
Borondatezko ekarpen handieneko hamabi enpresak honako hauek dira: Iberdrola España, S.A., Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A., Bahía de Bizkaia Gas, S.L., Berge Marítima Bilbao, S.L., Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria, CSP Iberian Bilbao Terminal, S.L., Eroski, S. Coop., GTM SGPS, S.A., Igualatorio Médico Quirúrgico, S.A. de Seguros y Reaseguros, Ingeniería y Técnicas de Montajes Lointek, S.L., Petróleos del Norte, S.A., eta Viuda de Sainz, S.A.
Bestalde, CEBEK Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak Bizkaiko bizitza ekonomikoan ospe handia duten enpresen eta pertsonen zortzi ordezkari proposatu ditu: Ane Epalza Zuloaga, José Antonio Echezarra Huguet, María López Negrete, José Luis Fuente Ruiz, Javier Maiztegui Oñate, Arantza Prieto Sierra, Javier Rivera Hernández eta Irene Rodríguez Ríos.
