Bizkaiko industria-enpresek egonkortasunari eusten diote urteko lehen seihilekoan, gorabehera geopolitikoak egon arren
2025eko lehen hiruhilekoan, EAEko eta Bizkaiko ekonomiak %2,1 hazi ziren urte batetik bestera, 2024an baino hamarren bat gutxiago bakarrik. Alde horretatik, nolabaiteko egonkortzea nabari da Lurraldearen hazkunde ekonomikoan, nahiz eta bi tasa horiek alde handia duten Espainiako ekonomiaren sendotasunarekin (%2,8 2025eko lehen hiruhilekoan), izan ere, turismoak estrategia ekonomikoan parte-hartze handiagoa izan du eta Bizkaian, aldiz, [...]
