Home/Merkataritza eta turismoa/Merkataritza/Laguntza eta diru-laguntzak/Merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntzen programa

MERKATARITZA-ESTABLEZIMENDUAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZEN PROGRAMA – MEC 2023

Eusko Jaurlaritzak laguntza hori eskatzeko epea ireki du. Laguntza horren helburua Euskadiko merkataritza-establezimenduen eta zenbait zerbitzuren modernizazioa bultzatzea da, berrikuntzaren, kudeaketa-tresnen hobekuntzaren, azpiegituren eta merkataritza-ekipamenduaren bidez, kalitate- eta lehiakortasun-maila handiagoa lortzeko bide gisa.

MERKATARITZA-ESTABLEZIMENDUAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZEN PROGRAMA – MEC 2023

Epea zabalik 2023ko ekainaren 20tik irailaren 30era.

Eskabidea telematikoki aurkeztu behar da esteka honetan.

Laguntzak sarrera-ordenaren arabera eman eta ebatziko dira, espedientea osatuta dagoen unearen arabera.

ONURADUNAK

Pertsona autonomoak, sozietate zibilak, ondasun-erkidegoak eta ETEak, fakturazio-bolumenari dagokionez jarduera nagusia Euskal Autonomia Erkidegoan dutenak, saltokiak edo zerbitzu jakin batzuk izan, eta baldintza hauek betetzen dituztenak:

  • Egoitza soziala, fiskala eta merkataritza-establezimendua EAEn.
  • Onartutako IAEren batean aritzea eta alta emanda egotea
  • Eskabidea egin baino urtebete lehenago, gutxienez, merkataritza- edo zerbitzu-jarduera bera egitea. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (gutxienez urtebete) benetan alta emanda egotea zenbatzeko, berdin izango da pertsona eta erakunde eskatzaileek merkataritza- edo zerbitzu-jardueran alta emanda daramaten denbora, edo diru-laguntzaren xede den establezimenduan alta emanda daramaten denbora.

DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN INBERTSIOAK

1. lerroa. Merkataritza-establezimenduaren azpiegitura eta ekipamendua berritzea.
2. lerroa. Teknologia berriak eta berrikuntza sartzea.

Ikus zehatz-mehatz zer inbertsio diren diruz lagungarriak eta zer inbertsio ez diren.

2022ko urriaren 1etik 2023ko irailaren 30era arte egindako inbertsioak bakarrik onartuko dira.

SALTOKI BAKOITZEKO ONARTUTAKO INBERTSIOAREN GUTXIENEKO ZENBATEKOA

  • 3.000 euro + BEZa 1. lerroan jasotako inbertsioetarako.
  • 1.000 euro + BEZa, 2. lerroan jasotako inbertsioetarako.

LAGUNTZEN ZENBATEKOA

  • Onartutako inbertsioaren % 30
  • Gehienez 9.000 euroko laguntza establezimendu eta urte bakoitzeko

Diru-laguntzaren ehunekoa % 40ra arte handitu ahal izango da, honako hauek egiaztatzen badira:

  • Parte hartzea: Merkabide, Retaileko Euskal Eskola edo Eus-commerce. Puntu 1
  • 2. lerroa: 2 puntu
  • Emakumearen enplegu-egonkortasuna: puntu 1
  • Berdintasun-plana edo kontziliazio-plana: puntu 1
  • Kontsumobide arbitrajeari atxikitzea. Puntu 1
  • Merkataritza arloko edo gremioko elkartearekiko lotura: puntu 1
  • Berriz Enpresa (eskualdaketaren antzinatasunik gabe): puntu 1
  • Establezimenduaren antzinatasuna >10 urte: puntu 1
  • Euskarazko arreta: puntu 1

ESKAERA

Eskaera egiteko epea: 2023ko ekainaren 20tik irailaren 30era.

Eskabidea telematikoki aurkeztu behar da esteka honetatik.

Laguntzak sarrera-ordenaren arabera eman eta ebatziko dira, espedientea osatuta dagoen unearen arabera.

LAGUNTZA-PROGRAMARI BURUZ INDARREAN DAGOEN ARAUDIA