Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoaren datuetan oinarrituta sei hilean behin barrixe-Bizkaiko Berrikuntza Behatokiak – Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailaren eta Bilboko Merkataritza Ganberaren ekimen bateratua – Patenteen, Erabilgarritasun Ereduen, Diseinu Industrialaren eta Marken eskaerei buruzko txostenak adierazten du, 2022ko aldi berarekin alderatuta, Bizkaian, handitu egin direla patenteen eta marka nazionalen eskaerak, eta jaitsi egin direla diseinu industrialekoenak eta erabilgarritasun-ereduenak. Txostenean ikus daitekeenez, erregistro horien zifren aldaketa dela eta, “jabetza intelektualaren eskubideak babestea ez da Bizkaiko pertsona ekintzaileen artean sustraitutako jarrera bat, nahiz eta babes horrek abantaila eta berme handiak ematen dituen”.

2022ko datuekiko konparazioan, Bizkaiak patente eskaera gehiago egin ditu, 13 eskaera, 2022ko aldi berean baino zazpi gehiago, eta arlo honetan hazten ari den Lurralde Historiko bakarra da. Hala, Euskadin, guztira, 26 eskatu ziren, hau da, Estatuan eskatutako patente guztien % 3 eta % 4,5.

Bestalde, ikusten da Bizkaian 25 erabilgarritasun-eredu eskatu direla, iazko epe bereko 37en aldean. Euskadin 71 eskaera egin dira, 2022ko lehen seihilekoan baino sei gehiago. Datu horiekin, modalitate horretako Estatuan sortutako eskaeren % 5,0 dira Euskadin, hau da, % 0,1 baino ez da igo iazko aldi berarekin alderatuta.

Bizkaian behera egin duten beste eskaera batzuk diseinu industrialekoak dira. Horietan 15 erregistratu dira, 2022an baino lau gutxiago. Hala ere, Euskadiko eskaeren %51,7 dira. EAEn, oro har, behera egin du pixka bat 2023an, 30 eskaeratik 29ra pasatu baita. Estatuko eskaeren % 3,6 da hori. Adierazle hori ere jaitsi egin da, 2022ko aldi berean industria-diseinurako estatuko eskaeren % 5,5 baitziren.

Marka nazionalei dagokienez, Bizkaian 522 eskaera egin dira, 2022ko lehen seihilekoan baino 88 gehiago. Euskadin ere 942 eskaera egin dira, iaz baino 122 gehiago. Hala, Euskadik 0,3 puntu egin du gora Estatu osoaren ehunekoan, egindako marka-eskaeren % 3,7 baitira.

Jabetza intelektualaren erabilgarritasuna

ETEek beren Jabetza Intelektuala babesteko aurrera pausorik ez emateko oztopoetako bat izan daiteke, barrixeren arabera, “hari buruzko ezagutza falta eta, batez ere, dirua irabazteko moduari dagokionez, nahiz eta, zenbait azterlanen arabera, bere jabetza intelektuala babesten duten enpresa txiki eta ertainek, enplegatu bakoitzeko, eskubide horiek babesten ez dituztenek baino diru-sarrera gehiago dituzten; beraz, komeni da ideia ekintzaileak erregistratzea, modu eraginkorrago eta errentagarriagoan ustiatu ahal izateko; izan ere, berme bat eta inbertsioak erakartzeko oinarrizko elementu bat izaten da, urte luzeetan horien bideragarritasuna eta eraginkortasuna ziurtatzen baitu”.

Europako patenteei buruzko datuak oraindik argitaratu gabe dauden arren, azken urteetako indizeek erakusten dute patente nazionalen eskaerek etengabeko beherakada izan dutela Europakoen aldean, eta euskal enpresa txiki eta ertainak ahalegin handiagoa egiten ari direla eskaera horietan. Horrek erakusten du Bizkaiko enpresek atzerriko erakundeekin egiten dituztela negozioak, eta horiek begi onez ikusten dute Europako eskaera naziokoaren aldean, ez bakarrik lurralde-irismen handiagoa dutelako, baizik eta EPBk egiten duen azterketa-prozesuaren kalitatea nazioartean aitortzen delako.

Ezagutza babesteko sistemak Bizkaian

Sistemas de protección del conocimiento en Bizkaia

Ezagutza babesteko sistemak Euskadin

Sistemas de protección del conocimiento en Euskadi

Iturria: Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoa
*2023 behin-behineko datuak
Oharra: 2017ko apirilaren 1ean jarri zen indarrean patenteei buruzko 2015/24 Lege Berria

Informazio gehiago