Bezero berriak erakartzeko marketin digitaleko joerak, Bilboko Ganberan
Topaketa Familia-enpresen edo Familia anitzeko enpresen sortzaileei zuzenduta dago, batez ere, zuzendaritza orokorraren, salmenten eta marketinaren arloei lotutakoei.

Cámarabilbao
Marketin digitala familia-enpresaren salmenta-estrategian aliatu ezin hobea izan daitekeenari buruzko ikuspegi argi eta praktikoa emateko, urriaren 15ean, asteazkena, Familia-enpresan bezero berriak lortzea: edonoren eskura dauden marketin digitaleko estrategiak jardunaldia egingo da Bilboko Merkataritza Ganberan. Topaketa berri hau enpresaren lehiakortasuna hobetzera eta, horrela, enpresa horri irauten laguntzera bideratuta dago, eta Familia-enpresaren etorkizuna ezagutuz jarduera-zikloaren barruan kokatzen da. Ekitaldi hori Ganberak berak antolatu du, CEBEKekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin – bere Familia Enpresen Katedraren bidez – batera, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.
ADI Revolutioneko Urko De La Torre CEOaren eskutik, hainbat gai jorratuko dira saioan, hala nola marketin digitalaren jatorria, egoera eta joerak familia-enpresetan. Jardunaldian parte hartzen dutenek marketin digitalaren eraginkortasunaren eta efikaziaren autoebaluazioa egin ahal izango dute beren erakundeetan, eta beren ROIa hobetzeko oinarrizko praktikak eta praktika aurreratuak ezagutuko dituzte. Halaber, arrakasta eta porrot kasuak aurkeztuko dira, modu praktikoan ulertzeko marketin digitala funtsezko faktorea izan daitekeela bezero berriak erakartzeko eta zabaltzeko.
Topaketa 09:30ean hasiko da, eta Familia-enpresen edo Familia anitzeko enpresen sortzaileei zuzenduta dago, batez ere, zuzendaritza orokorraren, salmenten eta marketinaren arloei lotutakoei. Parte-hartzea doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da camarabilbao.com webgunean dagoen formularioa betez.
Familia-enpresaren etorkizuna ezagutzen
Bizkaiko familia-enpresei zuzendutako ziklo honetan, hamabost jarduera egingo dira guztira, eta horietan enpresa-mota horrentzat interes berezia duten alderdiak landuko dira, Lurraldeko sare sozioekonomikoaren funtsezko zati baitira. Bilboko Merkataritza Ganberak, CEBEKek eta Euskal Herriko Unibertsitateak – Familia Enpresen Katedraren bitartez – antolatuta, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, zikloko jardunaldi eta hitzaldiek gai hauek izango dituzte ardatz, BESTEAK BESTE: gobernantza, jabetza, kudeaketa, berrikuntza, digitalizazioa, fiskalitatea eta beste enpresa eta familien arteko bateragarritasuna.
‘Familia-enpresaren etorkizuna ezagutzen’ hurrengo jardunaldia Pertsona fisikoen eta familia enpresen itxiera fiskala planifikatzen (azaroaren 6an, CEBEK) izango da. Urteari amaiera emango dio Familia enpresaren etorkizuna: saldu, bat egin edo bazkide bat bilatu? saioak (abenduak 16, Bilboko Ganbera).