BIZKAIEXT, KANPO-MERKATARITZAKO KONTSULTA OPERATIBOAK

Nazioarteko operazioan adituak gara, eta Bizkaiko enpresei irtenbideak eskaintzen esperientzia dugu.

Bizkaiko enpresa bat bazara, nazioarteko eragiketetan dituzun kontsultak bizkortasunez ebazten ditugu, diruz lagundutako Bizkaiext zerbitzuaren bidez. Zure produktuak esportatu nahi badituzu edo zure zerbitzuak nazioartekotu nahi badituzu, arreta pertsonalizatua eskaintzen dizugu.

Bizkaiext-era sartu

NAZIOARTEKOTZEKO INFORMAZIO  ETA AHOLKULARITZA-ZERBITZUA

BIZKAIEXT, NAZIOARTEKO OPERATIBARI BURUZKO ONLINE KONTSULTAK

BIZKAIEXT Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailaren eta CÁMARABILBAOren baterako ekimena da, kanpoko merkatuetan saltzen hasi zareten Bizkaiko enpresei eta nazioartekotzean esperientzia duzuenei laguntzeko. Zuen kontsultak Bizkaiext plataformaren bidez egin ditzakezue.

Zure enpresak egoitza soziala Bizkaian badu, BIZKAIEXT plataforman sar zaitezke kontsulta teknikoak egiteko. Kontsulta jaso ondoren, Kanpo Merkataritzako gure talde teknikoak aztertuko du, erantzuna ahalik eta lasterren emateko.

Kontsultek jorratu ohi dituzten gaiak:

  • Dokumentazioa, ziurtagiriak eta homologazioak
  • Muga-zergak eta aduana-zergak
  • Nazioarteko kontratuak
  • Finantzaketa eta kobrantzak
  • On-line salmentak – BEZa eta logistika
  • Incoterms eta Logistica
  • Eragiketa triangeluarrak
  • EORI eta baimendutako esportatzaile zk.

ONLINE KONTSULTAK BIZKAIEXT-EN

Bizkaiext zerbitzua eskuragarri dago egoitza soziala Bizkaian duten enpresentzat.

Kanpoko merkatuetan saltzen hastea pentsatzen ari bazara edo pauso bat harago joan nahi baduzu, lagun zaitzakegu.

  • Kontsulten %90a 24 ordu baino gutxiagoan ebazten dira
  • %100, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak diruz lagunduta
Plataformara sartu