Home/Autonomoak eta enpresak/Nazioartekotzea/Enterprise Europe Network Sarea

ENTERPRISE EUROPE NETWORK SAREA

Bazkide komertzial eta teknologikoak bilatzen laguntzen dizugu, beste merkatu eta programa europarretara sartzeko aholkuak ematen dizkizugu.

ZER DA ENTERPRISE EUROPE NETWORK (EEN)?

Enterprise Europe Network nazioarteko proiekzioa duten ETEei laguntzeko sare handiena da: 600 erakundek, 60 herrialde baino gehiagotan, zure berrikuntza- eta nazioartekotze-potentziala garatzen laguntzen dizugu.

Euskadin, EENBasque – Basque Enterprise Europe Network sarea Bilbo, Araba eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberek, BEAZek, Innobasquek eta SPRIk osatzen dute partzuergoaren bidez dago.

BAZKIDE KOMERTZIALAK ETA/EDO TEKNOLOGIKOAK BILATZEA EUROPAN

Enterprise Europe Network-eko kide izateari esker, Cámarabilbaoren bidez atzerriko enpresa askotara sar zaitezkete, hornitzaile eta/edo bazkide komertzial edo teknologiko potentzialak bilatzeko.

Enpresa-aukeren adibide batzuk:

• Alemaniako start-up software-garatzaileak bilatzen ari da, zerbitzu-akordio baten esparruan datuak monitorizatzeko, prozesatzeko eta aurkezteko sistemak garatzeko

• Pizte-bobinen, balbulen eta sentsoreen fabrikatzaile poloniarra pieza torneatu, hestebete eta galdatuen hornitzaile europarren bila dabil, serie txikiak ekoizteko

• Alemaniako enpresa automobilentzako, kamioientzako eta makineria astunarentzako ordezko piezen hornitzaileen bila dabil

Nola eskuratu enpresa-aukera horiek?

1. Eskaintzen eta eskarien bilatzailea Europan

8.500 aukera baino gehiago eskaintzen dituen datu-base bat daukagu enpresa-lankidetzarako, teknologiaren transferentziarako eta I+G+b proiektuetan parte hartzeko.

Hurrengo estekan bilaketa bat egin ahal izango duzu, eskainitako irizpideen arabera.

2. Intereseko eskaintza/eskari/enpresa-topaketei buruzko alerta pertsonalizatuen sistema

Enterprise Europe Network enpresak alerta-sistema pertsonalizatua jartzen du enpresen eskura. Sistema horren bidez, eskaintza, eskari edo ekitaldi interesgarriei buruzko jakinarazpenak jasotzen dira, haukeratutako irizpideen arabera.

Europako Batzordearen laguntzari esker doakoa den zerbitzu honetara sartzeko, sisteman alta eman behar da esteka honetara sartuta (Bizkaiko erakundeen artean, hautatu Bilboko Merkataritza Ganbera).

Erabiltzaileak alertak zehaztu ahal izango ditu (querie-ak)

  • (ingelesez) gako-hitzen arabera
  • eskaera- edo eskaintza-profil motaren arabera (business offer, business request, technology offer, technology request)
  • herrialdearen arabera
  • enpresaren tamainaren arabera

3. Lankidetzarako eskaintza edo eskariaren zure profila argitaratzea

Zure enpresa nazioartean ikusgarriago bihurtu nahi baduzu, eskaintzaren eta/edo eskariaren profil bat argitara dezakezu EENen bidez, enpresaren interesaren eta beharren arabera.

Informazio gehiago

https://een.ec.europa.eu/

https://www.eenbasque.net/

Enterprise Europe Network

HITZ EGINGO DUGU?

Zuzenean dei gaitzakezu, edo, bestela, kontsulta zehatz bat egin, harremanetarako orriaren bidez.

944 70 65 00

Kontaktatu

WEBINARRAK ETA TAILERRAK

CAMARABILBAOn nazioarteko merkataritza sustatzen jarraitzen dugu, zuretzat eta zure enpresarentzat interesgarriak diren tailerrak, webinarrak eta ekitaldiak proposatuz.

Ikusi agenda

NAZIOARTEKO AGENDA NEWSLETTERRA

Nazioarteko hurrengo jarduerak, azokak eta ekitaldiak zure enpresarentzat.

Jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak erabiliko ditugula zure eskaera ezapidetzeko eta intereseko merkataritza-komunikazioen bidalketa kudeatzeko. Cámarabilbaok 10 urtez gordeko ditu datu horiek, baja eskatzen ez duen bitartean. Eskatutako zerbitzuekin zerikusia duten erakunde laguntzaileei laga ahal izango zaizkie. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, mugatzeko, ezabatzeko, transferitzeko eta aurka egiteko eskubideak erabiltzeko: lopd@camarabilbao.com. Erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan.