METAPOSTA

METAPOSTAk segurtasun- eta konfidentzialtasun-espazio birtual bermatu bat eskaintzen die partikularrei eta enpresei, mugarik gabeko tamainarekin eta bizi osorako bermearekin. Bertan, era guztietako dokumentuak jaso eta gorde ahal izango dira.

DENETARAKO ESPAZIO BAKARRA

METAPOSTA gotorlekuko eta Interneteko postontziko doako zerbitzua da. Bertan, zure interes pertsonaleko dokumentuak jaso eta gorde ahal izango dituzu, konfidentzialtasun eta segurtasun osoz: fakturak, banku-laburpenak, ziurtagiriak, bermeak, eskriturak, unibertsitate-tituluak, notario-ahalordeak…

ZERTAN DATZA

METAPOSTAk segurtasun- eta konfidentzialtasun-espazio birtual bermatu bat eskaintzen die partikularrei eta enpresei, mugarik gabeko tamainarekin eta bizi osorako bermearekin. Bertan, era guztietako dokumentuak jaso eta gorde ahal izango dira.
Interneteko postontzi eta kutxa gotor elektroniko gisa dituen funtzioez gain, METAPOSTA dokumentuak jasotzean sakabanatzea saihesteko alternatiba gisa eskaintzen da, enpresek eta erakunde publikoek igorritako komunikazioak eta dokumentuak eskuratzeko sarbide bakarreko sistema bat eratu ahal izango delako.

ERAKUNDEEN DOKUMENTUAK JASOTZEN DITU

METAPOSTAN orain arte postontzi tradizionaletara paperean iristen ziren dokumentuak elektronikoki jaso ditzakezu.

IGO ZURE DOKUMENTUAK

METAPOSTAk aukera ematen du, halaber, interes pertsonaleko dokumentuak igo eta elektronikoki sinatzeko eta Administrazioaren aurrean legezko balioa emateko. Zure postontzira igotzen dituzun dokumentuetarako, 700 MBko doako espazio bat duzu. Espazio gehiago kontratatu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.

Dokumentu bat METAPOSTAra jasotzen edo igotzen denean, automatikoki artxibatzen da, eta kutxa gogor batean gordetzen da bizitza osorako, galtzeko edo hondatzeko arriskurik gabe.

Dokumentu guztiak METAPOSTAn daudela, edozein lekutatik eta edozein unetan eskura daitezke. Horrela, dokumentazio pertsonal guztiarentzako leku seguru bakarra izango duzu, dokumentuak sakabanatzea eta galtzea saihestuz.

ERLAZIONATUTAKO INFORMAZIOA

ETE PACKA

Metaposta Interneteko kutxa gogor eta postontzi elektroniko gisa sortu zen. Euskadi Informazioaren Gizartea 2010 Planaren barruan sortutako proposamena da, eta Eusko Jaurlaritzako egungo Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak bultzatu du.

ETE PACKA IKUSI