BALIABIDEAK ETA TRESNAK

Zure enpresan berrikuntza eta prozesuak errazten dituzten tresnak jartzen ditugu zure eskura

CÁMARABILBAOn zure enpresako berrikuntza eta prozesuak errazten dituzten tresnak jartzen ditugu zure eskura. Zure laneko eguneroko lanak errazago egiteko beharrezko tresnak ematea bilatzen dugu, lana modu eraginkorragoan kudeatzeko zerbitzu erabilgarrien bidez.

Gaur egun, lau baliabide ditugu:

  • Hainbat datu-base eskuratu ahal izango dituzu, bai eskualdeko enpresenak, bai Espainiako gainerako enpresenak, bai beste herrialde batzuenak ere. Enpresen fitxategiaren bidez, berme-informazioa eskuratu ahal izango duzu, fidagarritasun handienekoa, guztiz eguneratua eta legezko eskakizun guztiak betetzen dituena. Horrela, zehatz-mehatz ezagutu ahal izango dituzu bezeroak, hornitzaileak, lehia, merkatuaren azterketak egin, kanpainak antolatu eta zure sektorea sakonago aztertu.
  • Merkataritza Ganberen ziurtagiri digitala izatea, ganbera-marka komun baten pean jarduteko aukera emango dizuna, eta, horrela, haien balio-eremua zabaltzea. Ziurtagiri digitala funtsezkoa da igorlearen benetakotasuna eta transmititutako informazioaren osotasuna bermatzeko.
  • Ekoizpen-jarduerak finkatzeko lurzoruaren, nabeen eta lokalen eskuragarritasuna zehatz-mehatz ezagutzea. Urbanizatzeko, merkaturatzeko edo finkatzeko fasean dauden Bizkaiko jarduera ekonomikoko sektoreei buruzko aholkularitza-zerbitzua.
  • Segurtasun- eta konfidentzialtasun-espazio birtual bermatu bat izatea, mugarik gabeko tamainarekin eta bizi osorako bermearekin, era guztietako dokumentuak jaso eta gorde ahal izateko.

HITZ EGINGO DUGU?

Zuzenean dei gaitzakezu, edo, bestela, kontsulta zehatz bat egin, harremanetarako orriaren bidez.

944 70 65 00

KONTAKTATU

CAMERFIRMA

Espainiako merkataritza-ganberen ziurtagiri digitala, haien balio-eremua zabaltzeko.

Gehiago jakin

GISLUR

Bizkaiko Jarduera Ekonomikoko Espazioen (industrialdeak, enpresa- eta merkataritza-industrialdeak) informazio-sistema.

Gehiago jakin

METAPOSTA

Segurtasun- eta konfidentzialtasun-espazio birtual bermatua, tamaina mugagabea eta bizi guztirako bermea duena. Bertan, era guztietako dokumentuak jaso eta gorde ahal izango dira.

Gehiago jakin

WEBINARRAK ETA TAILERRAK

CAMARABILBAOn nazioarteko merkataritza sustatzen jarraitzen dugu, zuretzat eta zure enpresarentzat interesgarriak diren tailerrak, webinarrak eta ekitaldiak proposatuz.

Ikusi agenda

CÁMARAEMPRESAS NEWSLETTERRA

Azken berriak, gaurkotasuna, laguntzak eta Bizkaiko enpresentzako prestakuntza.

Jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak erabiliko ditugula zure eskaera ezapidetzeko eta intereseko merkataritza-komunikazioen bidalketa kudeatzeko. Cámarabilbaok 10 urtez gordeko ditu datu horiek, baja eskatzen ez duen bitartean. Eskatutako zerbitzuekin zerikusia duten erakunde laguntzaileei laga ahal izango zaizkie. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, mugatzeko, ezabatzeko, transferitzeko eta aurka egiteko eskubideak erabiltzeko: lopd@camarabilbao.com. Erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan.