Retail Digital Sarien laugarren edizioan Bizkaiko saltokiak, ostalaritza eta zerbitzuak saritu ditu Bilboko Ganberak
Euskalduna Jauregiak hartu du Retail Digital Sariak banatzeko ekitaldia, Bizkaiko merkataritzak, ostalaritzak eta zerbitzuek berrikuntzaren eta digitalizazioaren bidean egiten duen lana aitortzeko Bilboko Merkataritza Ganberaren ekimena. Retail, mundu digital eta erakusleiho-apainketako profesionalek osatzen duten epaimahaiak zazpi kategoriatan aurkeztu diren 408 hautagaitzak baloratu ditu, eta 21 establezimendu finalista hautatu ditu. Horietatik, laugarren edizio honetako proposamen irabazleak [...]