Astelehenean, irailaren 5ean, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Sailburuordearen 2022ko abuztuaren 19ko Ebazpena argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Bertan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberetako gobernu organoak berritzeko hauteskundeak deitu dira. Korporazio horietako osoko bilkuretako kideak aukeratzeko botazioak 2022ko urriaren 20an egingo dira.

Hauteskunde horietan parte hartzera deituak daude Euskal Autonomia Erkidegoko enpresak, denak daudelako ordezkatuak Euskadiko Merkataritza Ganberetan. Enpresek osoko bilkurako kideak aukeratu ahalko dituzte, eta enpresak aukeratuak izan ahalko dira.

Osoko bilkura Merkataritza Ganberen gobernu eta ordezkaritza organo gorena da eta honako bokal-kopuru hauek osatzen dute:

Ganbera Kide kp. A TALDEA B TALDEA C TALDEA
Sufragio aske, zuzen, berdin eta sekretuaren bidez. Enpresa-erakundeek proposatuta Borondatezko ekarpenik handienaren bidez
Araba 36 24 5 7
Bilbao 60 40 8 12
Gipuzkoa 60 40 8 12

Taldeak

Ganberen hautesle-erroldak, bere baitan atalka, taldeka eta kategoriaka sailkatuak dauden hautesle guztiak barne hartzen ditu, lurralde bakoitzean sektore ezberdinek duten garrantzi ekonomikoa kontuan izanik.

Arabako Ganbera

Arabako Ganberak 28.257 hautesle ditu, hamar taldetan banatuak: 683 Energia eta Uraren, Energetikoak ez diren Produktu Mineralen eta Industria Kimikoaren taldekoak dira; 1.049 Metalen Industria-transformatzailearen eta Doitasunezko Mekanikaren taldekoak; 1.594 Beste Manufaktura-industria batzuen taldekoak; 3.984 Eraikuntzaren taldekoak; 1.378 Handizkako Merkataritzaren taldekoak; 4.737 Txikizkako Merkataritzaren taldekoak; 2.800 Elikadura, Ostatatze eta Konponketa zerbitzuen taldekoak; 1.921 Garraio eta Komunikazioen taldekoak; 2.853 Finantza erakundeen eta Aseguruen taldekoak; eta 8.058 Beste Zerbitzu batzuen taldekoak.

Bilboko Ganbera

Bilboko Ganberako hautesle-erroldak, bere baitan taldeka eta kategoriaka sailkatuak dauden hautesle guztiak barne hartzen ditu. Ganberak 87.547 hautesle ditu, lau ataletan banatuak: 30.485 Merkataritza eta Ostalaritzaren atalekoak dira, 34.721 Zerbitzuen atalekoak, 22.118 Industriaren atalekoak, eta 223 Nabigazioaren atalekoak.

Gipuzkoako Bazkundea

Gipuzkoako Bazkundea hautesle-erroldak, bere baitan taldeka eta kategoriaka sailkatuak dauden hautesle guztiak barne hartzen ditu. Ganberak 73.801 hautesle ditu, bost ataletan banatuak: 4.961 Industria, Energia eta Beste jarduera batzuen atalekoak dira, 9.329 Eraikuntzaren atalekoak, 18.902 Merkataritza eta Ostalaritzaren taldekoak, 3.306 Nabigazio eta Garraioaren atalekoak, eta 37.303 Zerbitzuen atalekoak.

Gobernu Organoen eraketa

Euskadiko Ganberetako osoko bilkura berriak eratzeko saioa Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzak ezarriko duen datan egingo da, botazioak amaitu, emaitzak egiaztatu, aukeratu diren kideak izendatu eta kide horiek kargua eskuratu ondoren. Aipatu den bileran, osoko bilkurako kideek, Lehendakaria eta Batzorde Betearazleko karguak aukeratuko dituzte beraien artean.

Eratzeko osoko bilkura arazoaren 15ean egingo da.

HAUTESKUNDE EGUTEGIA

Irailaren 5a Hauteskunde-deialdiaren argitalpena
Irailaren 7tik 20ra Hautagaien aurkezpena
Irailaren 7tik urriaren 4ra Posta bidezko botoa eskatzea
Irailaren 27a Hautagaitzak izendatzeko azken eguna
Urriaren 5a Posta bidezko botorako dokumentazioa bidaltzeko azken eguna
Urriaren 19a (12:00etan) Hauteskunde-batzordeak posta bidezko botoa jasotzeko azken eguna
Urriaren 20a Hauteskundeak egitea
Azaroaren 15a Osoko bilkura eratzailea eta presidentea eta Batzorde Betearazlea hautatzea