Retail Digital Sarien hirugarren edizioan Bizkaiko saltokiak saritu ditu Bilboko Ganberak
Euskalduna Jauregiak hartu zuen ostegun arratsaldean Retail Digital Sariak banatzeko ekitaldia, Bizkaiko merkataritzak berrikuntzaren eta digitalizazioaren bidean egiten duen lana aitortzeko Bilboko Ganberaren ekimena. Retail, mundu digital eta erakusleiho-apainketako profesionalek osatzen duten epaimahaiak zazpi kategoriatan aurkeztu diren 346 hautagaitzak baloratu ditu, eta 21 establezimendu finalista hautatu ditu. Horietatik, hirugarren edizio honetako proposamen irabazleak izendatu ditu: [...]