Home/Nazioartea/Aduanak eta aduana-izapideak
Loading Ekitaldiak
ekitaldia hau dagoeneko gertatu da.

Aduanak eta aduana-izapideak

Garrantzitsua da aduana-kudeaketako edozein prozeduraren alderdi garrantzitsuenak ezagutzea. Jardunaldi honetan, Aduana Batasunaren eta Merkataritza Askeko Eremuen kontzeptuari, salgaiaren jatorriari/estatusari eta arantzelari buruzko gaiak jorratuko dira, baita inportazio- eta esportazio-prozesuetako aduana-erregimen batzuei buruzko informazioa ere.

Era berean, jatorria egiaztatzeko dokumentu nagusiak aztertuko dira, edozein aduana-kudeaketatan garrantzitsuak diren beste alderdi batzuk barne.

Programa

  • 9:00 Aurkezpena

Maite Jaio, Nazioartekotze-teknikaria Cámarabilbao

  • 9:10 Aduanak eta aduana-izapideak

Guillermo Videgain, CTyBko Sail Juridikoaren arduraduna/Bilawko Bazkide Fiskal eta Merkataritzakoa Abokatuak eta Zerga-aholkulariak.

Mónica Valbuena, CTyB Aduana Saileko arduraduna/Aduana ordezkaria.

  • 11:00 Galderen txanda

Nori zuzendua

ETEetako gerenteak; Kanpo Merkataritzako, Marketineko, Merkataritzako, Nazioarteko Logistikako, Administrazio eta Finantzetako arduradunak eta sail horietako langileak.

Hizlariak

Mónica Valbuena

Automobilgintzan aurretik esperientzia izan ondoren, 2004az geroztik jardun du bere ibilbide profesionalean itsas/portu arloan, Grupo Toro y Betolaza taldearen barruan. Gaur egun, Aduana-ordezkari gisa, konpainiako Aduana Saila zuzentzen du Espainiako 5 ordezkaritzetan. Taldeko kalitatearen eta ingurumenaren kudeaketaren arduraduna ere bada. Gainera, hizlari gisa laguntzen du Deustuko Unibertsitatearen Itsas Zuzenbidea eta Portuaren Kudeaketa Masterrean.

Guillermo Videgain

Gaur egun, Toro y Betolaza taldeko arlo juridikoko arduraduna eta Bilaw merkataritza eta zerga arloko bazkidea da. 20 urte baino gehiago eman ditu maila nazionaleko lehen mailako bulegoetako (Kpmg, Attest eta Garrigues) arlo fiskal eta komertzialean. Halaber, Deustuko Unibertsitateko Itsas Zuzenbideko eta Portu Kudeaketako Masterrean irakasle gonbidatu gisa, Aduanen saioak ematen ditu. El Correo egunkariarekin lankidetzan aritu da gai juridiko tributarioei buruzko artikuluak idazten ere.

Go to Top