ZURE ENPRESA MARTXAN IPINTZEA

CÁMARABILBAOn zure enpresa sortzen laguntzen dizugu, esperientzia handiko langile kualifikatuekin.

CÁMARABILBAON ZURE ENPRESA MARTXAN JARTZEN LAGUNDUKO DIZUGU

Negozio bat martxan jartzeko asmotan bazaude, CÁMARABILBAOn zure enpresa sortzen lagunduko dizugu, langile kualifikatuekin eta esperientzia handiarekin.

Prozesuan zehar, administrazio zentralak, autonomikoak eta tokikoak enpresak sortzeko deitutako laguntza eta pizgarri guztien berri emango dizugu.

AHOLKULARITZA INTEGRALA

  1. Prozesuan zehar, administrazio zentralak, autonomikoak eta tokikoak enpresak sortzeko deitutako laguntza eta pizgarri guztien berri emango dizugu. Gainera, ekintzaileen aldeko baldintzak dituzten lerro pribatu aktibo guztiak adieraziko dizkizugu.
  2. Aholkularitza ematen dizugu enpresa-jarduera ekonomikoa gauzatzeko forma juridikoa hautatzeko.
  3. Kudeaketaren oinarrizko alderdiei buruzko prestakuntza ematen dugu, eta zurekin baloratzen dugu zure proiektuaren bideragarritasuna.
    Horretarako, zure enpresa-proiektuaren azterketa ekonomikoa eta finantzarioa egingo dugu.
  4. Gainera, enpresa eratzeko beharrezkoak diren izapideak egiten ditugu, eta jarduera abian jartzea kudeatzen laguntzen dizugu.

ENPRESA SORKETA TELEMATIKOA

Bilboko Ganberak aukera ematen du Erantzukizun Mugatuko Sozietateak (SL) eta enpresaburu indibidualak eratzeko eta abian jartzeko izapideak bitarteko telematikoen bidez egiteko, ekintzailearen joan-etorriak saihestuz eta denborak eta kostuak nabarmen aurreztuz.

Espediente elektronikoak izapidetzeko sistema informatiko bat da, eta, Dokumentu Elektroniko Bakarraren bidez, enpresak sortzeko behar den dokumentazioa trukatzen du.

Pertsona fisiko zein juridikoei zuzenduta, izapidetze-prozesua azkarra eta ekonomikoa da, enpresa bat sortzeko eskumena duten erakundeak inplikatzen baititu, haien arteko komunikazioa ahalbidetuz eta haren sorrera bizkortuz.

Zerbitzu hori Industriako eta Enpresa Txiki eta Ertaineko Zuzendaritza Nagusiarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin egindako hitzarmen baten emaitza da. Hitzarmen horrek Bilboko Merkataritza Ganbera Ekintzaileari Arreta Emateko Gune (PAE) gisa gaitzen du.

Informazio gehiago

CÁMARABILBAOren iturri propioetan oinarritutako informazioa duten grafikoak, azken 4 urteetako enpresen sorrerari buruzkoak:

% 100 DIRUZ LAGUNDUTA

NEGOZIO BAT MARTXAN JARTZEKO ASMOA BADUZU…

Behin betiko urratsa egin aurretik eta zure enpresa berria eratzeko, gai zehatzei buruzko zalantzak edo informazio eta aholkularitza-premia handiak izan ditzakezu.

Zure enpresa sortzeko hitzordua eskatzera animatzen zaitugu. Guk laguntzen dizugu prozesu osoan zehar.

Hitzordua eskatu