EUSKAL TURISMO SARIAK

Euskadiko turismo-politika gidatzen duten berrikuntza- eta iraunkortasun-helburuak eta turismo-sektoreko eragileen ibilbide profesionala lortzeko ekarpena publikoki aitortzeko.

EUSKAL TURISMO SARIAK

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak urtero arautzen eta deitzen ditu Euskal Turismoaren Sariak, Euskadiko turismo-politika gidatzen duten berrikuntza- eta iraunkortasun-helburuak lortzeko egindako ekarpena eta turismo-sektoreko eragileen ibilbide profesionala jendaurrean aitortzeko (2019ko irailaren 3ko Agindua. 2019ko irailaren 18ko BOPV).

KATEGORIAK

Hiru sari kategoria ezarri dira: Berrikuntza, Turismo jasangarria eta Ibilbide profesionala. Hala, honako hauek sarituko dira: 2018. urtean hasitako turismo-esperientzia edo -proposamen berritzailea, kalitatezko produktu lehiakor eta berritzaile bat sortu duena; gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-arloko ekimen arduratsu eta jasangarria, Sari horiek argitaratu aurreko 12 hilabeteetan garatua; lanbide-esperientzia luzea, eta Euskadiko turismo-garapenari egindako ekarpena.

Hauek dira onuradunak: mikroenpresak, ETEak eta horien sektore-elkarteak, turismo-zerbitzuak ematen dituztenak edo sektore horretan eragina dutenak, bai pertsona juridiko publikoak, bai fundazio pribatuak edo irabazi-asmorik gabeko elkarteak, turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko jarduerak egiten dituztenak, bai Euskadiko turismo-sektorean ibilbide profesional handia duten pertsona fisikoak.

Hautagaitzak pertsona fisiko edo juridikoak, interesdunak edo hirugarren batek aurkeztu ahal izango ditu. Bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira, Eusko Jaurlaritzaren egoitza digitalean sartuta.

ENPRESA ONURADUNAK

Turismo-zerbitzuak ematen dituzten edo sektore horretan eragina duten mikroenpresak, ETEak eta elkarte sektorialak, hala pertsona juridiko publikoak nola fundazio pribatuak edo turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko elkarteak, nola Euskadiko turismo-sektorean ibilbide profesional handia duten pertsona fisikoak.

DEIALDIRA SARTU