Euskal Merkataritza Ganberetako hiru presidenteak eta hiru zuzendari nagusiak Bilbon elkartu ziren Eusko Ganberak-en presidentziaren aldaketa egiteko. Bi urtetan zehar presidentzia Bilboko Gaberaren esku egon ondoren orain Gipuzkoako Ganberaren esku geratuko da.

Araba, Bilbo eta Gipuzkoako Ganberek erabaki zuten hiru entitate hauek ordezkatzen duten Eusko Ganberaren presidentzia bi urtekoa eta txandakakoa izatea. Hori dela eta, Eusko Ganberen presidentziaren 2022-2023 epea Gipuzkoako Ganberari dagokio, Pedro Esnaola presidente jaunari konkretuki. Zeregin honetan Bilboko presidentearen, José Ángel Corresen eta Gipuzkoako presidentearen, Gregorio Rojoren laguntza izango du.

Eusko Ganberek modu bateratuan eta iraunkorrean lan egiten dute enpresen interes orokorren defentsan. Eta horrez gain, baliozko zerbitzuak eskaintzen dizkiete honako arlo hauetan: nazioartekotzea, prestakuntza, merkataritza, enpresa eskualdatzean, enpresa lankidetzan edo pertsona ekintzaileen laguntzan.