Bizkaiko enpresen garapen jasangarria babesteko eta behar dituzten aldaketetara egokitzeko duen konpromisoarekin jarraitzeko, Bilboko Merkataritza Ganberak Cámarabilbao ESG Hub sortu zuen, lurraldeko enpresa-sareari hazteko eta lehiakor izateko estrategia jasangarria zabaltzen laguntzeko lan-ildo berri bat, Bizkaiko erakunde publiko eta pribatu guztiek parte zabalik dagoena, bai erabiltzaile, bai proiektuko partner gisa.

Ekimen berri horrek Ganberak jasangarritasunaren alde egin duen apustu irmoari erantzuten dio. Izan ere, erakundean bertan eta Osoko Bilkurako 25 enpresetako ordezkarien parte-hartzearekin sortu zen Jasangarritasun Batzordeak ere ekimen honen aldeko jarrera erakusten du, eta Bizkaiko enpresek osatzen duten bere Gobernu-organoen laguntza ere du.

Era berean, Ganberak Lurraldeko enpresei egindako azken inkestak adierazten zuen Bizkaiko enpresek uste zutela jasangarritasuna hazkunde-palanka dela, baina, aldi berean, enpresa gehienek ez zituztela ezagutzen ESG irizpideak. Horrek indartu egiten du, bere izaerari jarraituz, Bilboko Merkataritza Ganberak Cámarabilbao ESG Hub proiektua bultzatzea, antzemandako beharrei erantzungo dieten proiektuak bilatuz eta egituratuz, Bizkaiko enpresen lehiakortasuna garatzeko.

Ingurumen-, gizarte- eta gobernantza-jasangarritasuna (ESG, ingelesezko siglak) funtsezko zutabeak dira garapen ekonomiko eta sozialerako, eta enpresak ezin dira horretatik kanpo geratu. Merkataritza Ganberaren ustez, “enpresak hazkunderako motorrak dira, baina enplegua eta ongizatea ere sortu behar dituzte, berrikuntzan liderrak izan behar dira eta bere stakeholder guztientzat balioa sortu behar dute”. Lan-eremu berri honekin, Ganbera enpresek behar dutenera egokitzen da, eta, aldi berean, etortzeko dagoenari aurrea hartzen dio, bere lehiakideen aurrean atzera ez geratzeko eta akatsik edo ilegaltasunik ez egiteko. “Alde batetik, – azpimarratu dute – saihestu egin behar dugu gure enpresak egoera txarragoan lehiatzea edo arlo horretan laxoagoak diren beste inguru batzuen aurrean diskriminatuak izatea, Asia eta Amerika kasu. Merkatu globaletan lehiatzen duen enpresa handiaren eta etxeko eta hurbileko merkatuan gehien lan egiten duen eta haren hornitzaile den ETEaren errealitatea egokitu behar da, bai abiaduran bai sakonean”.

Bestalde, jasangarritasunanegozio eta merkatu berrietarako aukera bat da, enpresa jasangarriekin lan egitea eta erostea eskatzen duten bezeroen eta kontsumitzaileen beharrak aseko baititu”.

Horregatik guztiagatik, arlo horretan Euskal Autonomia Erkidegoan aitzindaria den ekimen honek laguntza emango die enpresei ESG irizpideak beren kudeaketan integratzeak dakartzan erronka ugariei aurre egiteko eta Europar Batasunak arlo horretan indarrean duen lege-araudia betetzeko, 2026an Jasangarritasun-plan bat izateko beharra barne. Era berean, 2028rako aurreikusitako erregulazioei begira, finantzaketa-iturriak bilatzen eta prestatzen lagunduko die, baliabideen erabileran ekonomia moderno eta eraginkor bat lortzeko, 2050. urterako berotegi efektuko gas-isuri garbirik gabekoa, hazkunde ekonomikoa baliabideen erabileratik bereizita dagoena eta, horri esker, inor atzean ez geratzeko.

Azken batean, Camarabilbao ESG Hub-ek topagune plurala izan nahi du, non, lehen mailako aditu profesionalen laguntzarekin, ESG ikuspegia duten enpresek eta stakeholder-ek aukera izan dezaten prestakuntza jasotzeko, ezagutza eskuratzeko eta partekatzeko; jardunbide egokiak eta jasangarritasuna sustatzeko politikak identifikatzeko; lankidetza publiko-pribatua handitzeko, eta Hub-eko kideen artean aliantza estrategikoak sortzeko, “bai eta Bizkaiko enpresen artean ESG kudeaketak ematen dituen finantza-abantailak, ospekoak, legea betetzekoak eta merkatuetara sartzekoak hedatzeko plataforma ere, eta gure Lurraldeko enpresak aitzindari izatea arlo horretan”.