Urriaren 25ean, Bilboko Merkataritza Ganberak Cámarabilbao Enplegu-azoka hartuko du. Bere ibilbide profesionala hasi eta garatu nahi duten Bizkaiko gazteak Lurraldeko enpresa garrantzitsuenetako batzuekin biltzeko diseinatutako jardunaldia da.

Kontratazio-arduradunekin elkarrizketak hitzartzeko eta beren sektorera, prestakuntza-mailara eta esperientziara ondoen egokitzen diren lanpostuetarako hautagaitza aurkezteko aukera izateaz gain, bertaratutakoak hitzaldietara ere joan ahal izango dira, lan-merkatuan sartzeko formaziorik eskatuenen berri izateko.

Ekitaldian, halaber, bertatik bertara ezagutuko dituzte hainbat enpresatako Giza Baliabideen sailek eskaintzen dituzten lan-aukerak. Besteak beste, Bilboko Portuko Agintaritza bezalako erakundeak; Uvesco, Mapfre, El Correo, Elecnor, Laboral Kutxa, Obramat, Rural Kutxa, Lontana Group, Hereditas, Zuchetti edo Asoane bezalako enpresak; Innovalia Association bezalako elkarteak; edo langileak hautatzeko enpresak, hala nola Page Personnel edo Jobbe.

Bilboko Merkataritza Ganberak Cámarabilbao Enplegu-azokan parte hartzeko eta ibilbide profesionalari bultzada emateko, 16 eta 30 urte bitarteko gazteek Cámarabilbao-ren web-orriaren bidez eman behar dute izena, eta jardunaldira curriculum vitae-aren kopia inprimatuekin joan.

Kontsultatu informazio gehiago eta izena eman Enplegu Azokara joateko Cámarabilbaoren webgunean sartuz.