Home/Enpresak/Nazioartekotzea/Misio komertzialak/Saudi Arabiarako merkataritza-misioa
Loading Ekitaldiak

Saudi Arabiarako merkataritza-misioa

Saudi Arabiarako merkataritza-misioa 2024ko irailaren 29tik urriaren 3ra egingo da.

Cámarabilbaok, Eusko Ganberekin lankidetzan eta Basque Trade & Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren laguntzarekin, merkataritza-prospekzioko jarduera hau antolatzen du Saudi Arabian merkatua dibertsifikatu eta ireki nahi duten enpresa guztientzat.

Misioari esker, enpresek eskualde honen egoera ezagutu ahal izango dute eta beren negozioa merkakatu honi hurbildu ahal izango diote.

Saudi Arabia, Ekialde Hurbileko ekonomiarik handiena da. 32 milioi biztanle baino gehiago eta 36.000 USD inguruko biztanleko BPGarekin, hazteko potentzial handiena duen merkatuetako bat da.

Bere ekonomia dibertsifikatzeko, Gobernuak “2030 ikuspegia” programa garatu du, bost gigaproiektutan egituratzen dena: NEOM, QIDDIYA, RED SEA GLOBAL, ROSHN eta DIRIYAH. Proiektu horiek, banku- eta finantza-sistemaren sendotasunarekin batera, erakargarritasun handia ematen diote herrialdeari atzerriko enpresentzat. Gaur egun, Estatuko enpresak sektore horiekin lotutako produktuak eta zerbitzuak esportatzen ari dira, eta proiektu garrantzitsuak ari dira gidatzen azpiegituretan, garraioan eta energian.

Saudi Arabiak energia-erreserba ugari ditu, eta petrolio-ekoizle eta -esportatzaile handiena bihurtzen dute. Hala ere, bost giga-proiektuek petrolioarekiko mendekotasun txikiagoa duen ekonomia bihurtu nahi dute herrialdea, dibertsifikatuagoa, irekiagoa eta lehiakorragoa, eta merkatuak berak eta sektore pribatuak hazkundea bultzatzen dutena.

Zer abantaila eskaintzen dizkizu misio komertzial honetan parte hartzeak?

  • Enpresak herrialdean dituen produktu/zerbitzuen potentziala eta mugituko diren ingurune lehiakorra tokian bertan berrestea.
  • Nazioartekotze-prozesuetan aditua den talde baten banakako aholkularitza eta laguntza.
  • Taldean bidaiatzearen eta ezagutzak trukatzearen onura.
  • Erraztasunak bidaiaren logistikan.
  • Aldez aurreko bilera informatiboa, bisita komertziala herrialdeko kultura kontuan hartuta ezagutu eta egokitu ahal izateko.

Aukera-sektoreak

2030 Ikuskera Planak barne hartzen ditu energia modernizatzeko, komunikazioak eta mugikortasuna hobetzeko, ekonomia berrietara egokitutako hiriak, Smart cities, uraren kudeaketa eta bioosasuna, besteak beste.

Sektore horietan negozio-aukerak sortzen badira ere, aukera ez dago horren mende, baizik eta merkatuak eskatzen dituen baldintzetara egokitzeko gaitasunaren eta enpresak merkatuari ematen dion balioaren mende.

  • Energia berriztagarriak (eguzki-energia, hidrogeno berdea, etab.)
  • Uraren kudeaketa
  • Mugikortasuna
  • BioOsasuna
  • Industriarako makineria eta ekipamenduaren fabrikazioa
  • Softwarea eta IKT zerbitzuak (adimen artifiziala IA eta hiri adimendunen garapena).
  • Ekipo elektrikoak
  • Eraikuntza/Industria astuna
  • Petrokimikoak eta sektore kimikoa
  • Plastikoa eta kautxua

Aurreikusitako egutegia

  1. Bileren agenda: Enpresa misioan onartzen denean, segmentazioa eta harremanetan jarri beharreko bezeroaren profilaren definizioa landuko dira. Horrek balioko du interes handieneko potentzialak identifikatzeko, eta horietan lan egingo da helburua betetzen duten enpresekin agenda itxi arte.
  2. Prospekzio bidaia/Misio komertziala: Lehen kontaktua egin eta interesa baieztatu ondoren, misio komertzialerako aurrez aurreko hitzordua itxiko da.

Aurreikusitako ibilbidea:

  • Saudi Arabiara lekualdatzea: irailaren 29an.
  • Lan bilerak Riyadhen: urriak 30, 1 eta 2
  • Bilbora lekualdatzea: urriaren 3an

Laguntza-poltsaren zenbatekoa

Misioa Nazioartekotzeko Euskal Agentziak – Basque Trade and Investment – babesten du, eta 1.250 euroko dirulaguntza zuzena du “bidaia-poltsa” gisa.

Plaza mugatuak daudenez, izena emateko hurrenkera hartuko da kontuan, eta merkatu horretara lehen aldiz hurbiltzen diren enpresek izango dute lehentasuna. Izena emateko epea amaitu ondoren, plaza berretsi egingo da. Onartzen ez bada, inskripzio-kuota itzuliko da.

* Bidaia-poltsa Merkataritza Agendaren kontratazioari eta joan-etorriari lotuta dago.

Inscripción

  • Izena emateko epea: 2024ko ekainaren 30era arte, edo plazak bete arte.
  • Izena emateko kuota: 390 €+ BEZ.
  • Bileren agenda: 423,50€+ BEZ. Barne hartzen ditu, herrialdeko marko-sektorearen informazioa, bazkide komertzialen identifikazioa, bisiten itxiera eta agendaren prestaketa.

Irailaren 29tik urriaren 3ra egingo den Saudi Arabiarako merkataritza misioan izena eman dezakezu HEMEN sartzen edo informazio gehiago eskatu jarraian ikusiko duzun formularioa betez.

Informazio gehiago

Jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak erabiliko ditugula zure eskaera izapidetzeko eta komunikazio komertzial interesgarrien bidalketa kudeatzeko. Cámarabilbaok 10 urtez gordeko ditu datu horiek, baja eskatzen ez duen bitartean. Eskatutako zerbitzuekin zerikusia duten erakunde laguntzaileei laga ahal izango zaizkie. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, mugatzeko, ezabatzeko, eramateko eta aurka egiteko eskubideak erabiltzeko: lopd@camarabilbao.com. Erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan.

Go to Top