Home/Familia-enpresa/Familia-enpresan bezero berriak lortzea: edonoren eskura dauden marketin digitaleko estrategiak
Loading Ekitaldiak
ekitaldia hau dagoeneko gertatu da.

Familia-enpresan bezero berriak lortzea: edonoren eskura dauden marketin digitaleko estrategiak

Eraldaketa digitala funtsezkoa da ETE-en lehiakortasuna hobetzeko testuinguru honetan, eta familia-enpresek estrategiak hartu behar dituzte merkatu helburuetara modu eraginkorrago, efizienteago eta berritzaileagoan iristeko.

Saio honetan, familia-enpresetarako marketin digitaleko joera esanguratsuenak aztertuko ditugu. Horrez gain, autoebaluazio baten bidez, identifikatutako erronkei eta aukerei aurre egiteko oinarrizko eta aurreratuagoak diren gomendioak proposatuko ditugu.

Familia-enpresetako zuzendariek eta erdi-mailako karguek—zuzendaritza nagusia, salmentak eta marketina gidatzen dituztenek—ikuspegi praktiko batetik nola indartu estrategia digitala eta merkatuan nola lehiakorragoak izan ikasteko aukera paregabea izango dute.

familia-enpresan-bezero-berriak-marketin-digitaleko-estrategiak

Programa

  • Familia-enpresetan marketin digitalaren jatorria, egoera eta joerak
  • Marketin digitalaren efizientzia eta eraginkortasunaren autoebaluazioa
  • ROI (Errentagarritasun Itzulera) hobetzeko gomendio praktikoak (oinarrizkoak eta aurreratuak)
  • Arrakasta eta porrot kasuak
  • Galdera-erantzunen saioa

Helburua

Aldaketa azkarreko eta gero eta lehiakorragoa den ingurune digitalean, familia-enpresek erronka bereziei aurre egin behar diete bezero berriak erakartzeko orduan. Saio honen helburua ikuspegi argia eta praktikoa eskaintzea da, marketin digitala familia-enpresaren salmenta estrategian aliatu ezin hobea izan dadin. Autoebaluazio erraz baten bidez, parte-hartzaileek beren estrategia digitalaren egoera aztertuko dute eta optimizatzeko gomendio zehatzak jasoko dituzte.

Nori zuzendua

Familia-Enpresa edo Enpresa Multifamiliarren sortzaileei, bereziki zuzendaritza nagusia, salmentak eta marketina kudeatzen dituztenei.

Familia-enpresentzat bereziki diseinatutako jardunaldia.

Hizlaria

Urko De La Torre (LinkedIn)

ADI Revolution-eko CEOa

Go to Top