Eusko Ganberen topaketa Industria sailburuarekin
Gaur goizean bilera bat egin dute Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganberan Eusko Ganberako ordezkariek, Euskal Merkataritza Ganberen aliantzak, eta Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak. Hiru Euskal Ganberetako lehendakari eta zuzendari nagusiek hartu dute parte bileran eta lankidetzan aritu dira Industria Saileko arduradunekin. Eusko Ganberak honako hauek izan ditu ordezkari: [...]
