GISLUR – LURZORU INDUSTRIALA

Bizkaiko Jarduera Ekonomikoko Espazioen (industrialdeak, enpresa- eta merkataritza-industrialdeak) informazio-sistema

GISLUR

Bizkaiko Jarduera Ekonomikoko Espazioen (industrialdeak, enpresa- eta merkataritza-industrialdeak) informazio-sistema. Geoatarian, ekoizpen-jarduerak finkatzeko lurzorua, nabeak eta lokalak dauden ezagutzeaz gain, industrialdeak, enpresa-parkeak, merkataritza- eta zerbitzu-guneak identifikatu eta kokatzen dira.

ZERGATIK AUKERATU GISLUR

Enpresentzat, erakundeentzat eta herritarrentzat urbanizazio, merkaturatze edo sendotze fasean dauden Bizkaiko jarduera ekonomikoko sektoreei buruzko aholkularitza zerbitzua da Gislur.

Erabiltzaileak azpiegiturei, zerbitzuei eta eremu horietako bakoitzean kokatutako enpresen gidaliburu bati buruzko datuak eskuratuko ditu. Gislurrek eremu horiek toki-eremu hurbilenean kokatzea eta informazioa txosten formatuan aurkeztea eskaintzen du.

Gailu mugikorren, Smartphone, iPhone, iPad eta Android bidez zure informazioa eskura dezakezu. Zure telefonoaren aplikaziotik, Gislur zerbitzarira sar zaitezke, honako hauek eskatzeko:

  • ENPRESEN ETA JARDUERA EKONOMIKOKO ESPAZIOEN testu bidezko bilaketa
    (Industrialdeak, enpresa-parkeak…)
  • Bilatu, udalerriaren arabera, ENPRESAK ETA EAE.
  • Gislurrek aukera ematen du enpresa bat aurkitzeko, harekin telefonoz edo posta elektronikoz harremanetan jartzeko, haren webgunea kontsultatzeko eta kontsulta egiten den lekutik ibilbidea kalkulatzeko ere. Bizkaiko industrialdeetan nabeen eskuragarritasuna, errepide bidezko sarbidea eta garraio publikoko geltokien kokapena bilatzea.

NORI ZUZENDUTA DAGO?

Enpresentzat, erakundeentzat eta herritarrentzat urbanizazio, merkaturatze edo sendotze fasean dauden Bizkaiko jarduera ekonomikoko sektoreei buruzko aholkularitza zerbitzua da Gislur.

GISLURRERA SARTU