Home/Autonomoak eta enpresak/Enpresa soluzioak/Ekosistema digitalen bidez merkataritza-aukerak bilatzea

EKOSISTEMA DIGITALEN BIDEZ MERKATARITZA-AUKERAK BILATZEA

Posible al da merkatuak irekitzea eta balizko bezeroak ekosistema digitalen bidez lokalizatzea?

EKOSISTEMA DIGITALEN BIDEZ MERKATARITZA-AUKERAK BILATZEA

Gero eta gehiago dira beren enpresetako marketin-sailekin sinergiak ezartzen saiatzen diren merkataritza-arduradunak, helburu argi batekin: emaitzetara bideratutako estrategia digitalak eraikitzea.

Merkataritza-aukera digitalak bilatzeko testuinguru horretan, oztopoa ez da helburu hori lortzeko dauden tresna digitalen falta, baizik eta horiek guztiak integratzeko eta optimizatzeko ezagutzarik eza.

CÁMARABILBAO PROPOSAMENA

Eskari horretaz jabetuta, Cámarabilbaok 4F metodologia zuzenean ezagutzea proposatzen dizu, 4 urrats errazetan oinarrituta eta 45 enpresatan baino gehiagotan testatuta.

  • 1. Fasea: Merkatu digital potentzialaren azterketa eta plan komertzial digitalaren definizioa offline plan komertzialean oinarrituta.
  • 2. Fasea: Premia teknologikoak diseinatzea eta garatzea.
  • 3. Fasea: Merkataritza-plan digitala aktibatzea.
  • 4. Fasea: Emaitzak neurtzea eta merkataritza-plan digitala optimizatzea..

Hori guztia emaitzetara bideratutako ikuspegiarekin eta enpresako funtsezko sailekin (gerentzia, merkataritza eta marketina) lankidetza estuan.

Hona hemen metodologia honetan egiaztatutako onura batzuk:

  • Diseinu eta garapen teknologikoaren kostua murriztea (web, app, etab.)
  • Marketin digitaleko inbertsioa optimizatzea.
  • Merkataritza-plan digitalaren bidez lortutako itzulera ekonomikoa neurtzea (estrategia, kanpaina, ekintza zehatz eta tresnen bidez).
  • On eta offline ekintzen kongruentzia estrategikoa.
  • Barneko ekipoen eraketa.

EMAITZETARA BIDERATUA

Zerbitzuaren metodologia eta operatiba nagusiki emaitzetara bideratutako ikuspegi batetik garatzen dira, eta enpresako funtsezko sailekin (gerentzia, merkataritza eta marketina) lankidetza estuan.

INFORMAZIO GEHIAGO