EUSKADI BONO DENDA 2023

Euskadi Bono Denda programa 10 euroko deskontu-bonuen kanpaina bat da. Bonu hauek gutxienez 30 euroko erosketei aplika daitezke, eta kontsumitzaileek aldez aurretik horri atxikitzen zaizkion merkataritza-establezimenduetan trukatu ditzakete. Guztira 5 milioi euroko zenbatekoa dute, eta horietatik 2,6 milioi Bizkaiari dagozkio.

EUSKADI BONO DENDA 2023

NOLA ATXIKI ZURE MERKATARITZA?

Programan parte hartu nahi duten establezimenduek, kontsumitzaileek bonuak trukatzeko saltokiak izanik, Euskadi Bono Dendaren webgunean atxiki behar dute bere merkataritza.

Zure saltokia atxikitzeko informazio hau eman beharko duzu urriaren 11tik 20ra bitartean:

  • NANaren (autonomoak) edo IFKren (pertsona juridikoak) kopia.
  • Negozioaren kanpoaldeko argazkia, horizontalean.
  • Banku-titulartasunaren ziurtagiria – online aplikaziotik deskarga daitekenak balio du.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren ziurtagiri historikoa – Foru Ogasunean eskatzen da aurrez aurre edo telematikoki, eska ezazu lehenbailehen. (Merkataritza-establezimenduei atxikitzeko izapideak errazteko, aurkeztutako JEZaren ziurtagiriaren eskaera onartuko da, bai eta kanpainari atxikitzeko eskabidearen datan JEZen alta-ziurtagiria ere).

Saltokiek programan parte hartzeko atxikimendua egin beharko dute. Zure saltokiak aurreko urteetan ere parte hartu badu, atxikitze prozesu osoa egin beharko duzu berriro, aurretik zehaztutako informazioa emanez.

Informazioa aurkeztu ondoren, zuzentzeko eskatu ahal izango da azaroaren 5ean amaituko den epean.

Parte har dezaketen jarduera-sektoreek alta emanda egon behar dute jarduera ekonomikoen gaineko zergaren (JEZ) epigrafe hauetakoren batean:

  • 6443 Pastelgintzako, opilgintzako eta gozogintzako produktuen txikizkako merkataritza.
  • 6444 Izozkien txikizkako merkataritza.
  • 6445 Bonboien eta gozokien txikizkako merkataritza.
  • 645 Mota guztietako ardoen eta edarien txikizkako merkataritza.
  • 651 Ehungintzako produktuen, jantzigintzaren, oinetakoen, larruen eta larruzko gaien txikizkako merkataritza.
  • 6522 Drogeriako, lurringintzako eta kosmetikako produktuen, garbiketako produktuen, pinturen, bernizen, disolbatzaileen, paperen eta dekoraziorako beste produktu batzuen eta produktu kimikoen txikizkako merkataritza.
  • 6523 Lurringintzako eta kosmetikako produktuen eta norberaren higienerako eta garbitasunerako gaien txikizkako merkataritza.
  • 6524 Belar-dendetan landareen eta belarren txikizkako merkataritza.
  • 653 Etxeko ekipamendurako eta eraikuntzarako gaien txikizkako merkataritza.
  • 6542 Lurreko ibilgailuentzako osagarrien eta ordezko piezen txikizkako merkataritza.
  • 6545 Mota guztietako makineriaren txikizkako merkataritza (etxeko aparatuak, bulegokoak, medikuak, ortopedikoak, optikoak eta argazkiak izan ezik).
  • 6546 Mota guztietako ibilgailuetarako estalkien, banden edo erretiluen eta aire-ganberen txikizkako merkataritza.
  • 656 Erabilitako ondasunen txikizkako merkataritza, hala nola altzariak, jantziak eta etxean erabiltzeko tresna arruntak.
  • 657 Musika-tresnen eta horien osagarrien txikizkako merkataritza.
  • 659 Txikizkako beste merkataritza bat.
  • 662 Txikizkako merkataritza mistoa edo integratua.
  • 971 Garbitegiak, tindategiak eta antzeko zerbitzuak.
  • 972 Ile-apainketako aretoak eta edertasun-institutuak.
  • 9731 Argazki-zerbitzuak.
  • 975 Markoztatze-zerbitzuak.

NOLA TRUKATU BONUAK?

Kontsumitzaileen kasuan

Erosketa egiteko unean eskatu ahal izango dituzte bonuak. Erabiltzaileek bost bonu izango dituzte, establezimendu bakar batean edo batzuetan kontsumitzeko. Bonu bakoitza gutxienez 30 euroko erosketa baten gainean erabiliko da, eta 10 euroko deskontua aplikatuko zaio.

Bonuen onuradun izateko baldintza bakarra izango da pertsona fisikoak izatea, hamasei urtetik gorakoak eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi direnak.

Saltokien kasuan

Saltokiek trukatuko dituzte bonuak. Horretarako, bezeroaren datuak kontuan hartu eta kanpainarako berariaz gaitutako aplikazio batean erregistratu beharko dituzte.

Eroslea identifikatzea funtsezkoa da; izan ere, bezero bakoitzak gehienez ere bost bonu izango ditu kontsumitzeko truke-kanpaina abian dagoen aldi osoan. Hainbat dendatan trukatu daitekeenez, ezinbestekoa da identifikazio hori behar bezala egitea.

ATXIKI ZURE ESTABLEZIMENDUA!

Atxiki nahi dut!

EGUTEGIA

ATXIKIPENA

  • Hasiera: Urriak 11 – 0:00.
  • Amaiera: Urriak 20 – 23: 59.

BALIOZKOTZEA

  • Azaroaren 5ean amaituko da. Epe horretan, aurkeztutako dokumentazioari buruzko zuzenketaren bat eskatu ahal izango da.

TRUKAKETA

  • Hasiera: azaroak 8.
  • Amaiera: abenduak 5.