Home/Formakuntza/Atzerrian praktikak egiteko bekak – Global Training

GLOBAL TRAINING BEKEN PROGRAMA

Praktikak atzerrian egin nahi dituzu? Merkatu-ezagutza duen gazte bat zure enpresan sartu nahi duzu?

GLOBAL TRAINING BEKEN PROGRAMA

Beken programa, enpresei aukera ematen diena goi mailako-ikasketak amaituta dituzten, hizkuntzak dituzten eta Espainiako eta Europako merkatua ezagutzen duten gazteak sartzeko, gehienez ere 12 hilabetez.

Global Training beka-programa, Basque Trade & Investment (Euskadiko Nazioartekotze Agentzia), SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ekimena, Euskal Autonomia Erkidegoko gazteei zuzenduta dago. Atzerrian profesionalki prestatzeko aukera ematen du, gazteen espezialitate akademikora egokitutako enpresa edo erakundeetan praktika ordainduak eginez. Nazioarteko mugikortasuna sustatzen du, bere prestakuntza osatzeko eta tutoretza-programa batekin, iraupenaren lehen 6 hilabeteetan. Etorkizun oparoa eskaintzen diegu.

Baina beken programa ez da gazteei bakarrik zuzentzen. Enpresei dagokienez, programa honek aukera ematen die goi mailako-ikasketak amaituta dituzten, hizkuntzak dituzten eta Espainiako eta Europako merkatua ezagutzen duten gazteak sartzeko, gehienez ere 12 hilabetez. Gizarteratzea, kohesio ekonomikoa eta soziala sustatzeko, eragile desberdinen arteko lankidetzaren bidez, eta elkarrekiko onura sortzeko, bai gazteentzat, bai enpresa hartzailearentzat.

2023ko DEIALDIA

Eskaera egiteko epea: 2023ko uztailaren 21etik irailaren 22ra

* Bekadun bakoitzeko eskaera bakarra aurkeztu ahal izango da Global Training Bekak kudeatzen dituen erakunde bakar batean.

PRAKTIKAK ATZERRIAN EGIN NAHI DITUZU?

GLOBAL TRAINING 2023 PROGRAMA

Global Training nazioarteko mugikortasun-programak aukera ematen dizu prestakuntza profesionala jasotzeko 6 eta 12 hilabete arteko epean, zure unibertsitate-prestakuntzara egokitutako praktika ordainduak eginez atzerriko erakundeetan edo enpresetan.

Eskatu beka!

Ekimena bultzatzen dute