Gero eta globalizatuagoa den mundu honetan, enpresa beste merkatu batzuen bidez hedatzea ezinbesteko erronka izaten da askotan hazkundea ziurtatzeko.
Horregatik, jardunaldi didaktiko bat egitera gonbidatzen zaitugu. Jardunaldi horretan honako hauek ikusiko ditugu: gure enpresa kanpoko salmentan hasteko eta sendotzeko beharrezko urratsak, erabakiak hartzen laguntzeko eskura ditugun tresnak, eta eskura ditugun erakundeen laguntza ekonomikoak eta zerbitzukoak.
Inguralde Garapen Agentziak antolatutako jardunaldia, Cámarabilbao eta Basque Trade & Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren laguntzarekin.
60 minututan, ibilbide arin bat egingo dugu eman beharreko pausoei buruz, eta hobeto ikusteko moduko adibide batzuk ikusiko ditugu.
Nori zuzentzen da
- Nazioartekotzen hasiak diren enpresak.
- Kanporako salmenta sendotu nahi duten enpresak.
Programa
- Nazioartekotze-prozesu bati aurre egiteko gakoak.
- Tresnak.
- Nazioartekotzeko laguntzak.
Ponente
Elisa González-Vadillo (LinkedIn)
Bilboko Merkataritza Ganberako Nazioartekotze Arloko arduraduna.
Izena-eman
% 100 diruz lagundutako hitzaldia.