Home/Familia-enpresa/ETEetan enpresa-ondorengotzako prozesu baterako alternatibak. Ikuspegi estrategikoa eta fiskala
Loading Ekitaldiak
ekitaldia hau dagoeneko gertatu da.

ETEetan enpresa-ondorengotzako prozesu baterako alternatibak. Ikuspegi estrategikoa eta fiskala

Jabetzako enpresa-ondorengotza erronka estrategikoa da, eta familia-enpresa txiki eta ertain askok aurre egin behar diote azken urteotan. Horrelako prozesu bat hasteko arrazoi ohikoenak honako hauekin lotuta egon ohi dira:

  • Bizitza osoan sortutako eta garatutako negozioari jarraipena ematea.
  • Horri lotutako pertsonen (senideak eta/edo langileak) enplegua eta segurtasuna bermatzea.
  • Egindako ahalegina ekonomikoki kapitalizatzea.

Kasu askotan, ez dago alternatiba egokirik jabetzaren ondorengotza-prozesu bati ekiteko, bai barne-eremuan aukerarik ez dagoelako (familia-ingurunea eta/edo enpresako langileak, zuzendaritza-taldea barne), bai hirugarren ezezagun batek eskuratzeak zalantzak sortzen dituelako.

Hasierako egoera edozein dela ere, ekintzarik eza ez da inoiz aukera bat, arrakastaz burutzeko denbora asko eskatzen duten prozesuak baitira.

Jardunaldi honen helburua da zenbait gako ematea abiapuntua ondo kokatzeko, alternatiba desberdinen alde onak eta txarrak balioesteko (familiaren edo zuzendaritzaren ondorengotza, negozioen banaketa, bat-egitea, salmenta edo arrisku-kapitalaren sarrera) eta horietako bakoitzak dituen zerga-ondorioetan berariaz sakontzeko.

Norentzat

Enpresaburuak, bazkideak, kudeatzaileak, familia-enpresaren kudeaketan erantzukizunak dituzten pertsonak, Zerga, Administrazio, Kontabilitate eta Finantza Saileko arduradunak eta langileak.

Go to Top