Asteazken honetan Cámarabilbaok hartu du Israel: arrakastaren errezeta ekintzaileen sehaska gisa jardunaldia, Bilboko Merkataritza Ganberak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Espainiako Israelgo Enbaxadak antolatutako topaketa, herrialde hau ekintzailetzarako munduko gune nagusietako bat bihurtu duten gakoak Lurraldeko enpresei hurbiltzeko.

Enpresen berrikuntzan erantzukizuna duten pertsonei zuzendutako topaketa honetan, Bilboko Merkataritza Ganberako idazkari nagusi Mikel Arieta-araunabeñak; Bizkaiko Foru Aldundiko Bizkaia Erakargune Bihurtzeko zuzendari Nagusia Koldo Atxutegik eta Espainiako Israelgo Enbaxadaren Misio Ekonomiko-Komertzialaren zuzendari Noa Heinemann-ek parte hartu dute.

Gaur egun, Israel berrikuntzaren abangoardian dago, puntako teknologietan liderrak diren enpresak ditu eta ekosistema ekintzaile garrantzitsu bat du, batez ere erakundeen, ikastetxeen, enpresen eta multinazionalen arteko lankidetzari esker, talentua sustatzeko eta garatzeko ahaleginak koordinatu eta konbinatu baitituzte.

Startup-ak eta pertsona ekintzaileak sustatzeko eta laguntzeko paradigma horrek, prestakuntzatik hasi eta enpresa-proiektuak sortu eta finkatu arte, lagundu egin du Israel, gaur egun, ekintzailetzari eta berrikuntzari dagokienez erreferentzia den herrialdeetako bat izan dadin.

Jardunaldi honetan, Israelek ekintzailetzaren aldeko politika arrakastatsuaren oinarriak aztertu dira, baita gure Lurraldeko ekosistema berritzaileari aplika dakizkiokeen formulak. Era berean, herrialde honen errealitate ekonomiko eta enpresariala aurkeztu da, baita Bizkaiko enpresentzat aurkezten dituen negozio aukerak ere.