AZPIKONTRATAZIO-AZOKAK ETA -TOPAKETAK

CÁMARABILBAOn enpresen azpikontratazio-aukerak bultzatzen ditugu, hainbat azokatan enpresen presentzia sustatuz.

AZPIKONTRATAZIO AZOKAK ETA TOPAKETAK

CÁMARABILBAOk enpresak azpikontratatzeko aukerak bultzatzen ditu, eta enpresen presentzia sustatzen dugu hainbat azokatan, nazionaletan zein nazioartekoetan, azpikontrataziora bideratuta. Enpresei bilatzen dituzten aukera horiek beraientzat funtsezkoak diren leku eta ekitaldietan aurkitzen laguntzea bilatzen dugu.

CÁMARABILBAO erreferentea da hornitzaileak bilatzeko. SUBCONTEXetik modu proaktiboan jarduten dugu, sektoreko azoka nagusietan urteko aukerak atzemanez. Aukera horiek bazkide interesdunei bidaltzen zaizkie.

Azoka hauetan jaso ditzakezun fabrikazio-aukeren adibideak:

  • Automobilgintza sektoreko enpresa alemaniarra da, eta galdaketa, forjaketa, estanpazio eta mekanizazio hornitzaileak bilatzen ditu hainbat piezatan eta serie luzetan. Planoak ditugu. Badu esperientzia gure herriko enpresekin.
  • Aeronautika sektoreko enpresa madrildarra da, eta multzo eta azpimultzo estanpatu eta soldaduen hornitzaileak eta galdaragintza fina bilatzen ditu.
  • Frantzian dagoen eta gaztelaniaz hitz egiten duen agente batek hornitzaileen portfolioa handitu nahi du tratamendu termikoen eta gainazaleko estalduren enpresekin.

2021eko SUBCONTEX AZOKAK ETA TOPAKETAK

AZOKA DATA HIRIA HERRIALDEA MOTA
ENCUENTRO COMPRADORES INDUSTRY BARCELONA Martxoaren 23-26 Birtuala Balizko bezero eta azpikontratista industrialen arteko bilerak
INDUSTRY BARCELONA AZOKA (Birtuala) Martxoaren 23-26 Bartzelona ESPAINIA Makina-erreminta eta industria-azpikontratazioa
INDUSTRIE MESSE AZOKA (Birtuala) Apirilaren 12-16 Hannover ALEMANIA Industria 4.0. Industria-azpikontratazioa
SWISSTECH AZOKA (Ezeztatuta) Ezeztatuta Basilea SUITZA Makina-erreminta, robotika eta industria-azpikontratazioa
OUEST INDUSTRIE AZOKA (Ezeztatuta) Ezeztatuta Rennes FRANTZIA Industria-azpikontratazioa
SUBCONTRACTING POLAND Abuztuaren 31 – Irailaren 03 Poznan POLONIA Industria-azpikontratazioa
MIDEST (GLOBAL INDUSTRIE) AZOKA Irailaren 06-09 Lyon FRANTZIA Industria eta industia-azpikontratazioa
SUBCON AZOKA Irailaren 14-16 Birmingham ERRESUMA BATUA Industria-azpikontratazioa
ALIHANKINTA AZOKA Irailaren 21-23 Tampere FINLANDIA Industria-azpikontratazioa
MICRONORA (Ezeztatuta) Ezeztatuta Beçanson FRANCIA Industria-azpikontratazioa (mikroteknologiak eta doitasun-teknologiak)
ENCUENTROS EMPRESARIALES Meetind Urria Donostia ESPAINIA Balizko bezero eta azpikontratista industrialen arteko bilerak
SIANE AZOKA Urriaren 19-21 Toulouse FRANTZIA Industria-azpikontratazioa
FERIA SUBCONTRATACIÓN (Industry+) AZOKA Urriaren 26-28 Bilbo ESPAINIA Industria-azpikontratazioa
ENCUENTROS EMPRESARIALES INDUSTRI+ Urriaren 26-28 Bilbo ESPAINIA Balizko bezero eta azpikontratista industrialen arteko bilerak
INDUSTRY+ (Subcontratacion, Pumps&Valves, ADDIT3D, INDUSTRY TOOLS by ferroforma) Urriaren 26-28 Bilbo ESPAINIA Industria-azpikontratazioa, balbulak eta bonbak, fabrikazio gehigarria, industriarako tresnak eta hornidurak
AIRTEC AZOKA Urriaren 26-28 Munich ALEMANIA Aeroespaziala eta azpikontratazioa
GLOBAL AUTOMOTIVE COMPONENTS (GAC) AZOKA Azaroaren 09-11 Stuttgart ALEMANIA Automobilgintza
ELMIA SUBCONTRACTOR Azaroaren 09-12 Jönköping SUECIA Industria-azpikontratazioa
FMB ZULIEFERMESSE MASCHINENBAU AZOKA Azaroaren 10-12 Salzuflen ALEMANIA Industria-azpikontratazioa/Makina erreminta
MEDICA COMPAMED AZOKA Azaroaren 15-18 Düsseldorf ALEMANIA Sektore medikoa, sektore medikorako azpikontratazio-hitzarmen espezifikoarekin
METAL MADRID AZOKA Azaroaren 17-18 Madril ESPAINIA Makina-erreminta, robotika eta industria-azpikontratazioa
MecSpe (lehen Subfornitura) Azaroaren 23-25 Bolonia ITALIA Industria-azpikontratazioa

Industria-azpikontratazioa

AZOKEI ETA ENPRESA-TOPAKETEI BURUZKO KONTSULTAK

Zure produktuak merkaturatzen aurrera egin nahi baduzu, edo proposatutako azoka/topaketen batean parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan, konpromisorik gabe.

KONTAKTATU