Urriak 20an eta normaltasun osoz, 60 kide dituen eta azaroaren 15ean eratuko den Korporazioaren Osoko Bilkura berria eratzeko hauteskunde-jardunaldia egin zen Bilboko Ganberan. Bilera horretan, hautatutako kideek bere artean presidentea eta Batzorde Betearazleko beste hamaika karguak hautatuko dituzte.

Ostegun honetako hauteskunde-egunean, 9: 00etatik 20: 00etara, Osoko Bilkuran bost postu betetzeko enpresa guztietako bost Talde eta Kategoriatansufragio bidez aukeratzen diren bokalen taldea bozkatu da; izan ere, 45 hautagai zeuden A Taldeko 40 kiderentzat.

Bozketetan enpresa hauek aukeratu dira, eta emaitza urriaren 28an egiaztatu beharko du Hauteskunde Batzordeak.

  • Industria: 10. Taldea “Zura eta industriako hainbat jarduera” – Kategoria bakarra: Peluquería Ilea, SL.
  • Merkataritza eta ostalaritza: 1. Taldea “Azalera handietako elikadura eta merkataritza integratua” – 2. Kategoria: Miren Itxaso Zelaia Zorrilla.
  • Merkataritza eta ostalaritza: 2. Taldea “Ehungintza eta jantzigintza, oinetakoak, larrugintza eta larrukigintza” – Kategoria bakarra: Laura del Mar Zorrilla Fernández.
  • Merkataritza eta ostalaritza: 4. Taldea “Altzariak oro har, liburu-dendak, paper-dendak eta burdindegiak, etxerako aparatuak eta tresnak”- Kategoria bakarra: Diseño interiorismo informático oficina, SA.
  • Merkataritza eta ostalaritza: 6. Taldea “Bitxi-dendak, bisuteriak, opari-gaiak, optikak, beste merkataritza-jarduera batzuk eta merkataritza- eta negozio-agenteak” – Kategoria bakarra: Miren Izaskun Baraiaetxaburu Rekalde-Miren Idoia Baraiaetxaburu Rekalde, CB.

Aukeratutako 40 bokalekin, Ganberaren Osoko Bilkura osatuko da borondatezko ekarpenak izendatutako hamabiekin eta Cebek-ek proposatutako zortziekin.

Borondatezko ekarpen handieneko hamabi enpresak honako hauek dira: Iberdrola España, SA; Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, SA; Bahía de Bizkaia Gas, SL;BergéMarítima Bilbao, SL; Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria;Compañía de Remolcadores Ibaizabal, SA; CSP Iberian Bilbao Terminal, SL; Eroski,Scoop; Grupo Tamoin, SA; Ingeniería y Técnicas de Montajes Lointek, SL; Petróleos del Norte SA; eta Viuda de Sainz, SA.

Urriaren 28an, berriz, Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak – CEBEKproposatuko enpresen ordezkarien eta Bizkaiko bizitza ekonomikoan ospe handia duten pertsonen zortzi pertsonen izenak ezagutuko dira.