Cámarabilbaok Bizkaiko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak saritu ditu Retail Digital Sarien seigarren edizioan

Saritutako hautagaitzak retaileko, mundu digitaleko eta erakusleiho-apainketako profesionalek osatutako epaimahaiari eta publikoaren botoari esker aukeratu dita jasotako 352 hautagaitzen artean.

Premios Retail Digital Sariak 2025

14 January, 2026|Kategoriak: Retail|

Cámarabilbao

Bilboko Merkataritza Ganberak Retail Digital Sariak banatu ditu, Bizkaiko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorean digitalizazioan, jasangarritasunean, berrikuntzan eta erakusleihoen diseinuan egindako aurrerapenak aitortzeko helburuarekin. Ekimen honek sektoreak gure hirietan, herrietan eta auzoetan sortzen duen dinamismo ekonomiko eta soziala balioan jartzen du.

Seigarren edizio honetan, zazpi kategoriatan banatutako 352 hautagaitza aurkeztu dira. Retailaren, mundu digitalaren eta erakusleihoen diseinuaren arloko profesionalek osatutako epaimahaiak 22 saltoki aukeratu ditu finalista gisa, honako hauek irabazle izendatuz:

Horrez gain, Erakusleiho Onenari Publikoaren Saria Studio Fotográfico NKNrentzat izan da; Akerlei Idiomas eta Truccos Peluquería finalista izan dira.

Bestalde, ekitaldian zehar El Corte Inglés-en bost opari-txartel zozkatu dira bozketa herrikoian parte hartu duten pertsonen artean. bakoitza 100 eurokoa.

Ekitaldi hau Euskalduna Jauregian egin da, eta Bilboko Merkataritza Ganberako presidentea, José Ignacio Zudaire, izan da honen buru. Bertan izan dira agintari hauek, besteak beste: Eusko Jaurlaritzako Merkataritza zuzendaria, Izaskun Gomez; Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Lehiakortasun eta Kanpo Sustapeneko zuzendari nagusia, Cristina Múgica; eta Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enpleguko zinegotzia, Kontxi Claver.

Gainera, ekitaldian parte hartu dute Kutxabankeko Bizkaiko Sareko zuzendariak, Juanma Bilbao; Iberdrolako Iparraldeko Etxebizitza eta ETEen merkatuaren arduradunak, Nagore Sánchez; Cafés Baqué-ko Marketing, Retail eta Café Eskolako zuzendariak, Iñigo Gutiérrez; El Corte Inglés-eko Euskadiko Komunikazio eta Harreman Instituzionaletako zuzendariak, Carmelo Lezana; El Correo-ko Bizkaiko zuzendari komertzialak, Amaia Ruiz; eta Bizkaiko Txakolinaren presidenteordeak, Maider Zalduondo.

Sari hauen babesle dira Kutxabank, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen Saila, Bilboko Udala, Iberdrola, El Corte Inglés, Cafés Baqué eta El Correo, eta Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzailearen laguntza ere badute.

Egin klick irudia handitzeko.

Related Posts