Bilboko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Itsasketa Ganberako Hautesleen Errolda jendaurrean jartzearekin batera, Korporazioaren gobernu-organoak berritzeko hauteskunde-prozesua hasten da. Prozesu hau Osoko Bilkura berria eratzean eta Batzorde Betearazlea eta lehendakaria aukeratzerakoan amaituko da, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak hauteskundeak deitu ondoren.

Cámarabilbaok gomendatzen die hautagaiak aukeratu edo Osoko Bilkurako kide izan nahi duten enpresei erroldan behar bezala inskribatuta daudela ziurtatzea, bi eskubideak baliatzeko ezinbesteko baldintza baita.

Hautesle-errolda urriaren 15etik azaroaren 4ra arte kontsultatu ahal izango da. Aurrez aurre kontsultatu ahal izango da Cámarabilbaoko egoitzan (Alameda Rekalde 50, Bilbao). Online ere kontsultatu ahal izango da Cámarabilbaoren webgunean. Erreklamazioak aurkezteko epea azaroaren 18an amaituko da.

Ganberako hautesleak

Ganberako barne Araudiari jarraiki, hautesle dira merkataritza, industria, zerbitzu edo itsasketa-enpresen alorreko jarduerak gauzatzen dituzten eta Bizkaiko lurralde historikoan establezimendu, ordezkaritza edo agentziak dituzten pertsona juridiko eta fisikoak, nazionalak nahiz atzerritarrak.

Osoko Bilkura da Ganberako gobernu-organo eta ordezkaritza gorena. Lau urterako hautatzen diren 60 mahaikidez osaturik dago eta horietatik 40 sufragio aske, berdin, zuzen eta isilpekoaren bidez hautatzen dira enpresa guztien artean. Zortzi enpresen ordezkariak eta Bizkaiko arlo ekonomikoan prestigio aitortua duten pertsonak dira, sektore arteko eta lurralde mailako enpresa-erakunde garrantzitsuenek proposatutakoak, eta gainerako 12ak Ganberari borondatezko ekarpen handiena egiten dioten enpresen ordezkariak.

Ganberako Osoko Bilkurako taldeak eta kategoriak

Bilboko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Itsasketa Ganberako 2021eko urtarrilaren batean egindako hauteskunde erroldan hautesle guzti-guztiak daude eta sekzioetan, taldeetan eta kategorietan banatzen dira, sektore bakoitzak duen garrantzi ekonomikoaren arabera. Ganberak 87.547 hautesle ditu eta lau sekziotan banatzen dira: 30.485 Merkataritza eta Ostalaritzaren sektorekoak dira, 34.721 Zerbitzuen sektorekoak, 22.118 Industria sektorekoak eta 223 Itsasketako sektorekoak.

Bilboko Ganberako Osoko Bilkura berrian Merkataritza eta Ostalaritza sektoreari 10 mahaikide dagozkio, Zerbitzuei 10, Industriari 17 eta Itsasketari 3.

Behin amaitu ondoren errekurtsoak ebazteko epea, EAEko organo eskudunak, hau da, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Ganberako hauteskundeetarako deialdia egingo du.