Smart Cities, Smart Job Cámarabilbaok Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan antolatutako prestakuntza-programan parte hartu dutenek gaur aurkeztu dituzte beren azken proiektuak Susana González Rómulo Bizkaiko Foru Aldundiko enplegu, gizarte inklusioa eta berdintasun sustatzeko zuzendari nagusiaren, eta Mikel Arieta-araunabeña Merkataritza Ganberako Idazkari Nagusiaren aurrean.

Ekitaldian, Cámarabilbao University Business Schoolek kudeatzen duen eta Aldalanen laguntza duen SMART CITIES, SMART JOB ekimenean parte hartu duten ingeniaritzako, arkitekturako, informatikako, ekonomiako, zuzenbideko eta giza zientzietako goi-mailako titulazioa duten 15 pertsonek aurkeztu dituzte beren proiektuak.

Smart Cities, Smart Job proiektuan parte hartu dutenek etorkizuneko lurraldeak eta hiriak eraldatzeko prestatu dituzten proiektuak honako hauek izan dira: “Auzo kaltebera izatetik Smart izatera: zainketen inguruko egitura komunitarioak garatzea”; “Green Port”; “Zura, eguzkia eta ura”; “Bilbo Zaharreko tokiko merkataritza dinamizatzea”; “Otxarkoagako birgaitze energetikoa”; ”; ”Bizkaia App” y “Bizkaiak entzuten dizu”.

Halaber, ikastaroan parte hartu duen taldeak garatu duen “Bilbao Smart Cities, pertsonentzako hiriak irudikatzen” proiektuaren web orria aurkeztu da, parte hartu duten pertsona guztien programak, edukiak eta profilak kontsulta ahal izateko.

Ondoren, “Bizkaia, pertsonentzako Smart lurraldea” mahai-ingurua egin da, Bilboko eta Bizkaiko Smart sektorearen gaurkotasuneko enpresa erreferenteen parte-hartzearekin.

Ekitaldia amaitzeko, Susana González Rómulok eta Mikel Arieta-araunabeñak diplomak eman dizkiete ikastaroan parte hartu dutenei.

Sozialki adimendunak diren lurraldeak elkarrekin sortzeko programa

Smart Cities, Smart Job programak langabezian dauden arlo teknikoetako eta giza arloetako tituludunak prestatzen ditu gizartearentzat adimendunak diren hiri-lurraldeen sorkuntzan eta kudeaketan. Arlo horretan, gizarte- eta lan-sektorea goitik behera aldatuko duen aldaketaren lehen urratsak gauzatzen ari dira. Hiri adimendunak errealitate dira dagoeneko, eta herritarrek parte-hartze eta irisgarritasun handiagoa, hiri-plangintza hobea, garatzeko aukera gehiago eta ingurumena gehiago zaintzea lortzen lagunduko dute.

Hori dela eta, Smart Cities, Smart Job programaren oinarria dira hiriei aplikatutako tresna eta teknologia adimendunetan prestakuntza handia izatea, Smart hiri-proiektu baten diseinua eta garapena eta sektore horretako enpleguari edo ekimenari lagunduta.