Home/Ganbera/Presidentea

PRESIDENTEA

Ganberaren ordezkari da, kide anitzeko organo guztien buru da eta Ganberaren erabakiak betearazteaz arduratzen da.

JOSÉ IGNACIO ZUDAIRE ARANA JN.

Bilboko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Itsasketa Ganberaren Presidentea

José Ignacio Zudaire Arana Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da, Euskal Herriko Unibertsitatean.

Petronorreko eta Repsol Customer Centriceko kontseilaria da, eta Petronorreko Finantza, Pertsona eta Antolaketa eta Harreman Instituzionaletako departamentuetako zuzendaria.

2021eko azarotik Hidrogenoaren Euskal Korridoreko presidentea da.

Industria Saileko Berrikuntza eta Energia sailburuordea, Zabalgarbi hiri-hondakinen balorizazio energetikorako sozietatearen zuzendari nagusia eta Energiaren Euskal Erakundeko, Naturgas Energiako eta Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Sozietateko presidenteordea izan da, bai eta hainbat zentro teknologikotako eta industria- eta energia-sozietateetako administrazio-kontseiluetako kidea ere.