Home/Formakuntza/Lan Mentoring: Belaunaldi-erreleboa eta adinaren kudeaketa ETEetan

LAN MENTORING: BELAUNALDI-ERRELEBOA ETA ADINAREN KUDEAKETA

Erretiroa hartzen duten pertsonen ezagutza enpresan jarraitzeko modu egokian transferitzeak kezkatzen zaitu?

Lan Mentoring programak aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dizu zure enpresan talentua galtzea saihesteko, funtsezko postuen jarraipena bermatzeko eta belaunaldi-erreleboari aurre egiteko metodologia sortzeko.

BELAUNALDI-ERRELEBOA ETA ADINAREN KUDEAKETA ENPRESA TXIKI ETA ERTAINETAN

Lan Mentoring laguntza espezializatuko eta doako zerbitzu bat da, beren plantilletan edo negozioarentzat kritikoak diren lanpostu jakin batzuetan belaunaldien arteko erreleboari arrakastaz ekin nahi dioten ETEentzat, ezagutza modu egokian transferitu eta konpainian jarrai dezaten.

Euskal enpresa-ehunak belaunaldi-ordezkapen hurbilari egin behar dio aurre, eta bere taldeen zahartze-erronkari aurre egiten lagunduko dioten tresnak behar ditu, erreleboari lotutako trantsizio horrek lehiakortasuna galtzea ekarri gabe. Ekimen hori Lanbidek sustatu du Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan, eta ETEei beren langileen bizi-zikloa aurreratzen, planifikatzen eta kudeatzen lagunduko dien prozesua erraztea du helburu.

50 orduko aholkularitza pertsonalizatua, kosturik gabe.
Zure neurrira diseinatutako prozesu bat, hiru fasetan:

  • Diagnostiko azkar bat, zure negozioko prozesu kritikoak eta horietan parte hartzen duten pertsonak zein diren zehazteko.
  • Aholkularitza pertsonalizatua zure beharrizanak Lanbideren kontratazioko, prestakuntzako eta enpleguko tresna publikoekin lotzeko.
  • Laguntza zuzena zure taldean aukeratzen dituzun kideentzat, beraiek dauzkaten eta galdu ezin dituzun ezagutza eta esperientzia enpresan gera daitezen.

Gehienez ere 6 hilabeteko epean
amaituko da prozesua, zerbitzuan zehar planteatutako ekintzetako gutxienez bat eraginkortasunez ezarrita. Zuk erabaki zein edo zeintzuk.

  • Talentua eta ezagutza galtzea saihestea. Zure negozioko lanpostu gakoen jardunean jarraitutasuna bermatzea.
  • Zure plantilla motibatzea.
  • Zure taldeko pertsonen eta sartzen diren berrien garapen profesionala sustatzea.
  • Lanpostuen deskribapena berrikustea (beharrezkoa bada).
  • 10 eta 249 profesional arteko plantillak dituzten enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago.
  • Lehentasunez jarduera industrialak, industriari lotutako zerbitzuetakoak, informazioaren eta komunikazioen gizartekoak, logistikakoak eta handizkako merkataritzakoak garatzea.
  • Zerbitzu honetan 200 enpresak parte hartu ahal izango dute.
INFORMAZIO GEHIAGO ESKATU