Gazteen artean erregai jasangarrien erabileraz kontzientziatzeko proiektu onenak saritu dituzte Cámarabilbao University Business Schoolek eta Petronorrek

Preunica lehiaketaren XV. edizioan 35 ikastetxetako Batxilergoko eta eta Heziketa-zikloetako 1.100 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte.

5 March, 2026|Kategoriak: Heziketa|

Cámarabilbao

Cámarabilbao University Business Schoolek (CUBS) eta Petronorrek Preunica lehiaketaren sariak eman dituzte. Lehiaketa horretan, 35 ikastetxetako batxilergoko 2. mailako eta heziketa-zikloetako 1.100 ikaslek baino gehiagok erantzun behar izan diote XV. edizio honetan planteatutako erronkari: erregai jasangarriagoak erabiltzearen garrantzia sustatzea gazteen artean, beren jasangarritasuna- eta ardura-balioekin konektatuz, eta, horrela, enpresa-marketineko eta -kudeaketako ezagutzak erakutsiz.

Sariak banatzeko ekitaldia EIC-en (Energy Intelligence Center) instalazioetan egin da, non finalera iritsi diren hamar taldeei harrera egin baitie Petronorreko Zuzendaritzak.

Ondoren, Askartza Claret Ikastetxeko; Vizcaya Ikastetxeko; Urdaneta Ikastetxeko; Escolapios Ikastetxeko; Indautxuko Jesuiten Ikastetxeko; San Fidel Ikastolako; Esclavas Tivoli Ikastetxeko; Barakaldoko Salesianoen Ikastetxeko; Jose Miguel Barandiaran BHIko eta Somorrostro BHI ikastetxeetako beren proposamenaren azken erakusketa egin dute eta epaimahaiak, Petronorren eta CUBSen zuzendaritzak osatua, hiru proiektu onenak aukeratu ditu eta, horien artean, proposamen irabazlea.

2025-2026 edizioko proiektu onenen saria jaso dutenak hauek izan dira: Askartza Claret Ikastetxea; Urdaneta Ikastetxea; eta Escolapios Ikastetxea; eta XV. Preunica lehiaketaren proiektu irabazlea Escolapios Ikastetxe-ko ikasleek aurkeztutakoa izan da.

Talde finalistetako kideez eta haien ikastetxeetako ordezkariez gain, sari-banaketako ekitaldian izan dira Bilboko Merkataritza Ganberako presidentea eta Petronorreko CEOa, José Ignacio Zudaire, eta Petronor Innnovacióneko Txetxu Arzuaga eta Javier Perea; Bilboko Merkataritza Ganberako zuzendaria, Guillermo de la Rica; Bilboko Merkataritza Ganberako zuzendari komertziala, Peru Badiola, eta Bilboko Merkataritza Ganberako Marketin eta Eraldaketa Digitaleko zuzendaria, Beatriz Santo Tomás.

Preunica, enpresa eta marketina ikasleengana hurbiltzen dituen lehiaketa

Batxilergoko eta heziketa zikloetako ikasleak enpresa eta marketin mundura eramateko helburuarekin, Ekonomia irakasgaiaren ikuspegi praktikoa emanez eta, aldi berean, unibertsitate mundura hurbilduz, Cámarabilbao University Business Schoolek (CUBS) urtero Preunica lehiaketa deitzen du, ikastetxeetan lantzen diren ezagutza teorikoak praktikan jartzeko eta, aldi berean, aldi berean, talde-lana, rolen esleipena, erabakiak hartzea, komunikatzeko gaitasuna eta arazoen konponketa bezalako balioak sustatuz.

Edizio honetan, eta Petronorren laguntzarekin, gizarte-kontzientzia islatzen duen erronka bat planteatu zaie taldeei, gazteek erregai iraunkorragoen alde egiteko duten motibazioa, gazteriaren balioekin bat etorriz. Planteatutako erronkari erantzuteko, taldeek ikertu, sormen-estrategiak diseinatu, ideia berritzaileak proposatu eta erregai horien erabilera sustatu eta justifikatuko duten ekintzak garatu behar izan dituzte, kostu handiagoa izan arren, orainaren eta etorkizunaren arteko lotura indartzeko.

Lehiaketan parte hartu duten ikastetxeek enpresa-kudeaketa eta -marketinari buruzko saio magistralak jaso dituzte, bai Bilboko Merkataritza Ganberako instalazioetan, bai ikastetxeetan bertan.

Related Posts