Cámarabilbaok, Eusko Ganberekin lankidetzan eta Basque Trade & Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren laguntzarekin, sektore anitzeko merkataritza-misio bat antolatu du Vietnamera, Asia Pazifikoko merkatu erakargarrienetako batean sartu, posizionatu eta hazi nahi duten euskal enpresentzat.
Zergatik Vietnam?
Vietnam Asian nazioarteko hedapenerako lehentasunezko helmuga gisa finkatu da, 2026an BPG % 5,6 haziko dela aurreikusi baita, eta ingurune ekonomikoa gero eta integratuagoa izango baita balio-kate globaletan.
Herrialdeak 100 milioi biztanle baino gehiago ditu, industria-oinarria azkar modernizatzen ari da eta klase ertaina hedatzen ari da. Faktore horiek barne-eskaria eta atzerriko zuzeneko inbertsioa erakartzen dituzte.
Gainera, 2020tik indarrean dagoen Europar Batasu – Vietnam Merkataritza Libreko Akordioak (EVFTA) pixkanaka kentzen ditu industria- eta nekazaritza-produktu gehienen gaineko muga-zergak, Vietnamgo merkaturako sarbidea erraztuz Europako enpresei, eta euskal eskaintzaren lehiakortasuna indartuz.
Lehentasunezko sektoreak eta negozio-aukerak euskal enpresentzat
2026-2030 aldirako Vietnamgo garapen ekonomikoko planak lehentasuna ematen die azpiegituretan inbertitzeari, industrializazio aurreratuari, trantsizio energetikoari eta digitalizazioari, eta aukera argiak ematen dizkie gaitasun industrialak eta teknologikoak dituzten enpresei.
1. Azpiegiturak, garraioa eta konektibitatea
Azpiegiturak Vietnamgo hazkunde ekonomikoaren zutabe nagusia dira. Herrialdeak 230 azpiegitura-proiektu baino gehiago abiarazi ditu, USD 129.000 milioi baino gehiagoko inbertsio metatuarekin, lurralde-konektibitatea eta eraginkortasun logistikoa hobetzeko.
Errepideen, portuen, aireportuen eta trenbideen proiektu handiak biltzen dituzte, hala nola Txinarekiko trenbide-lotura estrategikoa, inbertsio horien eskala eta eskualde-garrantzia agerian uzten duena.
Euskal enpresentzako aukerak:
- Azpiegituretarako ingeniaritza eta aholkularitza
- Trenbideko, portuko eta aireportuko garraiorako ekipoak eta konponbideak
- Logistika eta azpiegituren kudeaketarako teknologia
2. Manufaktura aurreratua eta goi-teknologia
Vietnam manufaktura elektronikoko eta mihiztadurako hub global gisa finkatu da, industria eta teknologia sektoreetan atzerriko inbertsio zuzen handiak bultzatuta.
Herrialdea balio erantsi handiagoko ereduetarantz doa, eta horrek industria modernizatzeko irtenbide aurreratuen eskaera areagotzen du.
Euskal enpresentzako aukerak:
- Makina-erremintak, mekanizazio-zentroak
- Automatizazio industriala, robotika eta prozesuen digitalizazioa
- Osagai industrialak, elektronikoak eta erdieroaleak
3. Elektromugikortasuna
Vietnam automobilgintzan gaitasun propioak garatzen ari da, mugikortasun elektrikoa eta garraio adimenduneko soluzioak sustatuz.
Euskal enpresentzako aukerak:
- Mugikortasun elektrikorako soluzioak
- Kargatzeko azpiegitura
- Baterietarako teknologiak eta osagaiak
4. Nekazaritzako elikagaiak eta arrantza
Vietnam nekazaritza- eta arrantza-produktuen munduko esportatzaile nagusietako bat da (arroza, kafea, piperbeltza, fruitu lehorrak eta akuikultura). Aldi berean, balio erantsi handiagoko elikagaiak eta edariak prozesatzeko inbertsioak gora egin du.
Euskal enpresentzako aukerak:
- Hotz-katerako, ontziratzeko eta elikadura-logistikarako teknologiak
- Doitasunezko nekazaritzarako ekipamendua eta soluzioak
5. Energia berriztagarriak
Vietnam bere trantsizio energetikoa azkartzen ari da, lurreko eta itsasoko energia eolikoan, eguzki-energian eta energia hidraulikoan garrantzitsuak diren proiektuekin.
EVN (Vietnam Electricity) operadore estatalak funtsezko proiektuak bultzatzen ditu, hala nola Hoa Binheko zentral hidroelektrikoa handitzea eta eguzki-instalazio eta planta eoliko berriak garatzea. Proiektu horiek 2021etik 2030era bitarteko elektrizitate-plan nazionalen barruan sartzen dira. Plan horiek hazkunde iraunkorrera, sarearen modernizaziora eta inbertsio berdeei laguntzera bideratuta daude.
Euskal enpresentzako aukerak:
- Energia berriztagarrietarako ekipamendua eta teknologia
- Elektrizitatea sortzeko eta transmititzeko ingeniaritza
- Proiektu energetikoetarako soluzio industrialak
6. IT, softwarea eta digitalizazioa
Digitalizazioa Vietnamgo modernizazio industrialaren funtsezko ardatza da, eta apustu garbia egiten du Industry 4.0ren, adimen industrialaren eta enpresetan eta administrazioetan irtenbide digitalak hartzearen alde.
Euskal enpresentzako aukerak:
- Enpresen digitalizazioa
- Zibersegurtasuna
- B2B eta B2C plataforma digitalak
7. Osasuna eta farmazia-sektorea
Osasunaren eta farmaziako sektorea hazkunde iraunkorra izaten ari da, osasun-estaldura handitzeak eta barne-kontsumoa handitzeak bultzatuta.
Euskal enpresentzako aukerak:
- Farmazia-produktuak
- Ekipo medikoak eta diagnostiko-soluzioak
- Ospitale-kudeaketako eta telemedikuntzako aholkularitza
Zer abantaila eskaintzen dizkizu Vietnamgo misio komertzialean parte hartzeak?
- Hazkunde handiko merkatu batean enpresaren produktuek/zerbitzuek duten benetako potentziala ezagutzea.
- Negozio-aukerak identifikatzea eta tokiko lehia-dinamika ulertzea.
- Vietnamgo merkatuko eragile nagusiekin harremanetan jartzea.
- Nazioartekotzean aditua den talde baten banakako aholkularitza jasotzea.
- Merkataritza-estrategia herrialdeko kultura-testuingurura egokitzeko aldez aurreko informazio-bilera batean parte hartzea.
- Enpresa parte-hartzaileen arteko ezagutza-trukeaz baliatzea.
- Erraztasun logistikoak eta laguntza misio osoan.
Bileren agenda
Enpresa onartu ondoren, honako hauetan lan egingo da, banan-banan:
- Merkatuaren segmentazioa eta bezero vietnamdarraren profilaren definizioa
- Bazkide eta bezero potentzialak identifikatzea
- Partaide bakoitzaren helburuekin bat datozen tokiko enpresekin bileren agenda egitea eta ixtea
Bilerak presentzialak izango dira, eta misioak irauten duen bitartean egingo dira, Vietnamgo enpresek interesa dutela baieztatu ondoren.
Aurreikusitako ibilbidea
- Vietnamerako bidaia: maiatzak 31, igandea (ekainaren 1ean, astelehena)
- Agendak: asteartea 2 eta ostirala 5 artean
- Itzulera: ekainak 5, ostirala
Laguntza-poltsaren zenbatekoa
Misioak 1.400 euroko bidaia-poltsa du. Eskabidea jaso eta baliozkotu ondoren berretsiko da plaza. Onartzen ez bada, inskripzio-kuota itzuliko da.
* Laguntza-poltsa bileren agenda kontratatzeak baldintzatuko du.
Inskripzioa
- Epea: 2026ko martxoaren 20ra arte, edo plazak bete arte.
- Izena emateko kuota: 300 €+ BEZ
- Agenda komertziala: 900 €+ BEZ, barne:
- Sektoreko informazio orokorra
- Bazkide komertzial potentzialen identifikazioa
- Identifikatutako bazkideekiko harremana eta kudeaketa
- Bileren agenda egitea eta ixtea
Partaidetza talde bakoitzeko 7 enpresatara mugatzen da, ikuspegi pertsonalizatua bermatuz.
Vietnamek hazkunde ekonomikoa, irekiera komertziala eta industrializazioaren eta teknologiaren aldeko apustu sendoa uztartzen ditu, Asian presentzia sendotu nahi duten euskal enpresentzako merkatu estrategiko gisa kokatuz.
Merkataritza-misioa Cámarabilbaok antolatu du, EuskoGanberekin lankidetzan eta Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren (Basque Trade & Investment) laguntzarekin:



