Konferentzian gatazka ikuspegi positibo batetik jorratzen da: gatazka aukera gisa. Familia-enpresako gatazken kausa ohikoenak eta horiek enpresarentzat zein familiarentzat dituzten inplikazioak aztertu ondoren, gatazka horiei aurre egiteko modu posibleak azaltzen dira, inplikatutako alderdi guztientzat konponbide egokia lortzeko (irabazlea-irabazlea). Hizlariak, bere azalpenean, azken 10 urteetan lan egin duen enpresa familiarrekin bizitako esperientziak tartekatzen ditu.
Nori zuzentzen da
Enpresariak, bazkideak, gerenteak, familia-enpresaren kudeaketan erantzukizunak dituzten pertsonak, Zerga, Administrazio, Kontabilitate eta Finantza Saileko arduradunak eta langileak.



