Familia Enpresak oso desberdinak diren bi ingurune biltzen ditu, enpresarena eta familiarena. Askotan, enpresaren funtzionamendu-arazoei eta -beharrei erantzuna emateaz arduratzen gara enpresan, batzuetan enpresa ondo planteatuta dagoen edo ez kontuan hartu gabe, enpresaren funtzionamendu egokia errazteko. Horretarako, enpresaren ondare-egiturak malgua izan behar du, eta askotariko premiei erantzun ahal izan behar die, hala enpresa-premiei – bat-egiteak, salmenta partzialak edo guztizkoak, finantzaketa-bilaketak, hedapen-egoerak edo krisiak – nola familia-premiei – bazkideen irteerak, jabetzaren ondorengotza, ordainsari-politikak, familia-itunak formalizatzea –.
Programa
- Ondare-egituren motak
- Horietako bakoitzaren abantailak eta eragozpenak
- Ondarea berregituratzea, egitura eraginkorrak lortzeko bitarteko gisa
- Berregituraketaren prozedura eta alderdi juridiko fiskalak
Helburua
Familia-enpresetan izan ohi diren ondare-egituretara hurbiltzea, horien abantailak eta eragozpenak aztertzea, kasu bakoitzean egokiena identifikatzeko irizpideak ezartzea eta egitura egokia lortzeko tresnak aztertzea.
Nori zuzentzen da
Familia Enpresen edo Familia Anitzeko Enpresen sortzaileak, bai eta enpresaburu-familia bateko kideak diren eta Gobernu eta Kudeaketa Organoetako kide diren edo izan behar duten pertsonak ere. Jardunaldia bereziki familia-enpresei zuzenduta dago.



