Home/Enpresak/Nazioartekotzea/Kanpo-merkataritza/Esportazioaren prezioak. Kasu praktiko baten azterketak
Loading Ekitaldiak
ekitaldia hau dagoeneko gertatu da.

Esportazioaren prezioak. Kasu praktiko baten azterketak

Esportazioaren prezioak. Kasu praktiko baten azterketak Cámarabilbaok Basque Trade & Investment-ekin lankidetzan antolatutako webinarra, esportaziorako prezioak ezartzerakoan puntu garrantzitsuak identifikatzeko.

Kasu praktiko baten bidez, nazioarteko prezio-eskaintza bat egitean kontuan hartu beharreko alderdiak landuko ditugu. Produktuaren barne-kostuak eta inportatzaileari lagatako prezioa aztertuko ditugu, Incoterms 2020k eskaintzen dituen merkataritza-aukera guztiak kontuan hartuta, eta prezioen simulazio bat konfiguratuta marjinetan oinarrituta bitartekarientzat, salmenta-puntura iritsi arte. Horri esker, gure prezioak lehiakideek eskaintzen dituzten prezioekin alderatu ahal izango ditugu.

Norentzat

ETEetako gerenteak; Kanpo Merkataritza, Marketing, Merkataritza, Nazioarteko Logistika, Administrazio eta Finantzetako arduradunak eta sail horietako langileak.

Hizlaria

José Luis Cabo

Management Internazionalean lizentziatua Bartzelonako Marketing eta Administrazio Goi Eskolan. (ESMA).

Barnamarketing-BCNK-ko (Kanpo Merkataritza eta Marketingeko Aholkukaritza) zuzendaria 1.995etik gaur arte.

Enpresentzako, Merkataritza-Ganberentzako, Elkarte profesionalentzako eta nazioarteko Erakundeentzako kanpo-merkataritzako eta nazioarteko marketingeko proiektuen arduraduna.

Nazioarteko Marketingeko eta Kanpo Merkataritzako/Nazioarteko Logistitako irakaslea Espainia, Frantzia eta Mexikoko hainbat Unibertsitate eta Negozio-eskoletan, bai eta herrialdeko Merkataritza-Ganberetan, Patronaletan eta Elkarte profesionaletan.

Edukiak

  1. Kasuaren helburuak aurkeztea. Bezero bati eskaintzea kanpo-merkatu batean: Argentinan.
  2. Fabrikako salmenta-prezioa. Produktu-kostuen eta ekarpen-marjinaren tratamendua.
  3. EXW prezioari datxezkion kostuak kalkulatzea. Produktu- eta surveillance kostuak, marketin-kostuak eta merkataritza-agenteen komisioen tratamendua.
  4. AKFtik DAPera, garraio-kostuak, asegurua eta helmugako manipulazioak.
  5. VPPra iristeko marjinak eta marks up. Kalkulu-formulak.
  6. Finantza-kostuen tratamendua, merkataritza-deskontuak eta tarifen aurkezpena.

Egitaraua

10:00 Aurkezpena

Lucía de Artaza, Cámarabilbaoko Nazioartekotze Teknikaria

10:10 Esportazioaren prezioak. Kasu praktiko baten analisia.

José Luis Cabo, Director de Barnamarketing-BCNK (Consultoría de Comercio Exterior y Marketing, BCNK formación SL)

11:30 Eskaerak eta galderak

Izena eman

Inskripzioa itxia.

Go to Top