SMART RETAIL

Dendak erosotasun-espazio bihurtuz.

Erosketa-esperientzia paregabeak eta erosoagoak sortzen ditu zure bezeroentzat. Zure negozioaren errentagarritasuna maximizatu datuaren bidez.

ERALDAKETA DIGITALA RETAIL SEKTORERAKO

Retail sektorerako gaitzen duten teknologiak jartzen ditugu zure eskura. Erosotasun-gune bihurtzen du zure denda, eta esperientziak sortzen ditu zure bezeroekin, zure negoziotik ahalik eta etekin handiena ateratzeko, eta abantaila handienak bilatzen ditu zuretzat eta bezeroentzat.

Laguntzaileak

IRTENBIDEAK ESKAINTZEN DIZKIZUGU!

  • Itxaroteko denbora gutxiago lortzea.
  • Zure bezeroei bilatzen dutena aurkitzen laguntzea.
  • Bezeroak zure ordutegira egokitzen laguntzea.
  • Merkataritzaren laguntza proaktiboa.
  • Eskaintza pertsonalizatzea.
  • Tenperatura eta giro erosoa jartzea.
  • Uneoro eskura dagoen arreta.
  • Eskaintzak eta deskontuak aprobetxatzea.
  • Datuaren inteligentzia-sistemak ezartzea.

HORNITZAILE IZAN NAHI DUZU?

Zer sektoreri zuzentzen zaion konponbidea:

RetailOstalaritzaAdvisoryProfesional

Jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak erabiliko ditugula zure eskaera ezapidetzeko eta intereseko merkataritza-komunikazioen bidalketa kudeatzeko. Cámarabilbaok 10 urtez gordeko ditu datu horiek, baja eskatzen ez duen bitartean. Eskatutako zerbitzuekin zerikusia duten erakunde laguntzaileei laga ahal izango zaizkie. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, mugatzeko, ezabatzeko, transferitzeko eta aurka egiteko eskubideak erabiltzeko: lopd@camarabilbao.com. Erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan.

RETAIL SEKTOREAN DIGITALIZAZIOAREN ALDE EGITEAK ABANTAILAK BAINO EZ DITU

ZURE BEZEROENTZAT

  • Itxaroteko denbora gutxiago. Ilarak murriztuz ordaintzeko edo itxaronaldiak, arreta jaso arte, hain masifikatua ez dagoen ingurune bat izateko.
  • Bila nenbilena aurkitzea. Asetutako beharrarekin irtetea, bilatzen zena aurkitzea.
  • Zure ordutegira egokitzea. Merkataritza-ordutegia eta lan-ordutegia bateratu ahal izatea, edozein unetan erosi ahal izatea.
  • Merkataritzaren laguntza proaktiboa. Tailak ekar diezazkiotela probatzaileari, bila zebilena edo antzeko zerbait aurkitzen lagun diezaiotela.
  • Ofeta pertsonalizatzea. Nire gustuetara edo profilera egokitzen diren iradokizunak egin diezazkidatela.
  • Tenperatura eta giro erosoa. Tenperatura atsegina, musika, zarata gutxi… erosketa-espazio atsegina.
  • Uneoro eskura dagoen arreta. Beti laguntza edo arreta eskuragarri izatea (nahiz eta langileak lanpetuta egon).
  • Eskaintzak eta deskontuak aprobetxatu. Eskaintzak eta deskontuak unean ezagutu eta aprobetxatzea, pertsonalizatuta badaude.

ZURE SALTOKIRAKO

  • Bezeroak eta diru-sarrerak handitzea. Bezeroaren balioa eta diru-sarrera totalak handitzea marketin-kanpaina automatiko eta pertsonalizatuen bidez saltokian bertan.
  • Merkataritzaren kostu operatiboak murriztea. Merkataritzaren operatiboa hobetzea, kostuak murriztea eta prozesuak arintzea (energia-eraginkortasunaren bidez, eta staffa balio erantsi gutxiko zereginetatik askatuz).
  • Negozio-erabaki azkarragoak hartzea. Bezeroen portaera ezagutzeko eta marketin-ekintzak planifikatzeko aukera emango dizuten analisirako eta jendetza iragartzeko tresnen bidez.

AZKEN BERRIAK