Gaur goizean, Camarabilbaok Eusko Ganberaken Eraldaketa Digitalerako Bulegoen aurkezpen-jardunaldia hartu du, ETEek garapen digitalerako behar dituzten baliabideak prestatzeko eta hornitzeko abian jarritako tresna, Red.es-en Acelera Ete Planaren bidez Merkataritza Ganberen laguntzarekin. Ekitaldian Euskadiko hiru Merkataritza Ganberen ordezkariak egon dira.

José Ángel Corres Camarabilbaoko presidenteak, online modalitatean egin den jardunaldian parte hartu dutenei ongietorria eman die. Eusko Ganberek eraldaketa digitalaren erronkaren aurrean EAEko enpresentzat duten zeregin garrantzitsuari buruz hitz egin du. Corresek nabarmendu duenez, “gizarte osoari eragiten dion iraultza digital batean murgilduta gaude, eta gure bizitza aldatu egin da esparru guztietan”, eta “enpresak ezin dira errealitate horretatik kanpo geratu; digitalizazioak zuzenean eragiten die, eraginkorragoak eta lehiakorragoak izateko nahiz hornitzaile eta bezeroekin harremanak izateko”. Ildo horretatik, “Eusko Ganberen Eraldaketa Digitaleko Bulegoek Euskadiko enpresen lehiakortasuna hobetzeko duten eginkizuna” azpimarratu du, baita “negozioen eraldaketa digitalaren bidez, eta prozesua arrakastaz gauzatzeko behar diren urrats guztietan lagundu diela” ere.

Ondoren, Alex Rayónek, Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetako eta Eraldaketa Digitaleko errektoreordeak, “Eraldaketa digitala: erronkak eta aukerak” hitzaldia eman du, eta hauxe azpimarratu du, gizartearen eraldaketa digitala jada errealitate bihurtu dela eta “historian inoiz baino informazio gehiago eskura duen”, bezero berri bat ekarri duela berekin eta, ekonomia digital berrian, enpresek “galdera berriak egin behar dituztela erantzun berriak lortzeko”.

Ondoren, Amaia Ferrok, Eusko Ganberak Eraldaketa Digitaleko Bulegoetako kideak, agertu du Eusko Ganberak “enpresa eta pertsona autonomoen digitalizazio-ibilbideko behar guztiei erantzungo diela”. Horretarako, Eraldaketa Digitaleko Bulegoek “edozein zalantza argitzeko leihatila bakarra jarriko dute, leihatila digital bat, eraldaketa digitalari buruz informatzeko, sentsibilizatzeko, sustatzeko eta errazteko”.

Galderen txandaren ondoren, Gregorio Rojok, Arabako Merkataritza Ganberako presidenteak, jardunaldiari amaiera eman dio. Bere hitzaldiaz baliatu nahi izan du, “Eusko Ganberak, Eraldaketa Digitaleko Bulegoen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresekin hartutako konpromisoa bere digitalizazio-prozesuetan lagunduko diela” azpimarratzeko, eta “ekosistemako eragileak harremanetan jartzeko prest daudela, elkargune bat eskainiz eta praktika hobeak partekatuz”. Azkenik, azpimarratu du Eraldaketa Digitaleko Bulegoak “apustu garrantzitsu eta estrategikoa direla Eusko Ganberentzat, gure enpresa-sarearentzat erabilgarri izateko etengabeko lanean”.

Eusko Ganberaken Eraldaketa Digitalerako Bulegoak

Ekonomia-sarearen funtsezko zatia diren, eta Espainiako enpleguaren % 65aren arduradun diren enpresa txiki eta ertainen, autonomoen eta ekintzaileen eraldaketa digitala bultzatzera bideratuta daude. Eraldaketa Digitaleko Bulegoek ETEen enpresa-estrategietan IKTen kultura, erabilera eta etengabeko aprobetxamendua onartzen lagundu nahi dute, Merkataritza Ganberek enpresa-sarea aktibatzeko eta dinamizatzeko duen ahalmena aprobetxatuz.

Programa hau Europar Batasuneko EGEFek kofinantzatzen du, 2014-2020 aldirako Espainiako Eskualde Anitzeko EGEF Programa Operatiboaren esparruan, eta lurralde nazional osoan aplikatzen da. RED.ES-ek, berriz, kofinantzaketa nazionala ematen du. Eusko Ganberetan ezarritako bulegoen finantzaketa % 50ean banatzen da EGEF eta Red.es funtsen artean.

Eusko Ganberen Eraldaketa Digitalerako Bulegoen helburua Euskal Autonomia Erkidegoko enpresei beren negozio- eta/edo ekoizpen-prozesuetan, produktuetan edo zerbitzuetan lehiakorragoak izaten laguntzea da, teknologia digitalak erabiliz.

Horretarako, ETEentzako finantza-laguntzari buruzko informazioa emango da; ekosistemako eragileen arteko harremanak sustatuko dira; teknologia digitalen erabileran zabalkunde- eta sentsibilizazio-ekintzak egingo dira; ETEen lehiakortasuna hobetzeko, berrikuntza sustatzeko eta ekonomia digitalerako bidea errazteko ekimenak jarriko dira abian; eta enpresa txiki eta ertainei laguntza emango zaie digitalizazio-prozesuan, bai eta haien teknologia-hornitzaileei ere, produktuak eta irtenbideak garatzeko.

Testuinguru honetan, Eusko Ganberek eskualdeko ikuspegia eskaintzen du, eta bere eragin-eremuko industriaren beharrizan partikularrak ezagutzen ditu, bai eta diziplina anitzeko ikuspegia ere, teknikak zein ez-teknikoak hartzen dituena. Era berean, kudeaketak errazten ditu, enpresei ‘leihatila bakarra’ eskainiz, hainbat motatako enpresei zerbitzuak eskaintzeko gaitasuna du, enpresen eta teknologia-hornitzaileen beharren eta gainerako bulegoekin sarean lan egiteko gaitasunaren artean bitartekari izateko gaitasuna du.