Lehen esportazio-esperientzia bati ekitea edo nazioarteko merkatu berriak bilatzea enpresa guztiek ez dakite nola aurre egin. Zeregin horietan esperientziarik ez izatea edo giza baliabideak nahiz baliabide ekonomikoak urriak izatea oztopo izan daiteke enpresa txiki eta ertainak nazioartekotzeko, eta hori konpontzen lagundu nahi du Cámarabilbaok.

Horretarako, PROFEX programa du. Programa horren bidez, kanpo-merkataritzako teknikari bat jartzen du eskatzen duten enpresen eskura. Teknikari horrek lanaldi partzialean lan egingo du, 18 hilabetez gehienez ere, nazioartekotze-plan bat sortzen edo finkatzen, eta, horrela, merkatu berriak irekitzea edo salmentak handitzea erraztuko du dagoeneko bertan dauden herrialdeetan.

PROFEXek laguntza- eta orientazio-prozesu guztiz pertsonalizatua eskaintzen du, enpresaren beharrei eta esportazio-potentzialari egokitua, enpresaren barne-baliabideak eta -gaitasunak kontuan hartuta. Helburuak argiak dira: bezeroen zorroa eta/edo enpresaren fakturazioa handitzea, merkatu berrietan ezagutza eta esperientzia areagotzea, eta ETEek arrakastaz esportatu ahal izateko prozesu egonkorrak ezartzea.

Prozesu osoan zehar, Cámarabilbaok programaren emaitzen jarraipena egingo du eta ebaluazioa egingo du; besteak beste, nazioarteko eragiketa guztietan aholkularitza ematea, banatzaileak bilatzea, bezero potentzialekin harremanetan jartzea edo diru-laguntzak identifikatzea eta kudeatzea.

Ezagutu gehiago Cámarabilbaoko PROFEX programari buruz, zure esportazio-saila indartzeko, nazioarteko merkataritzan esperientzia duen profesional bat sartuta.